Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak

Hasiera - Bukaera data: 2010ko urriaren 16a - 2011ko uztailaren 29a (Larunbatak)
Ordutegia: 9:30-13:30
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 34
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko maiatzaren 31
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko irailaren 27a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan nagusitasuna lortu ez badu ere, zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 4. urtez.

Helburuak

Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea izango da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan sakontzea ezinbestekoa izango da:

  • sistemaren eta sarearen administrazioa
  • sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak
  • bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak

Horrez gain horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere azalduko dira.

Edukiak

  1. SARRERA: Instalazioa. Software librea: Sarrera. Lizentziak, negozio-eredua, arrakasta izan duten kasuak eta aplikazioak
  2. SISTEMA ERAGILEAK eta TCP/IP: Oinarrizko kontzeptuak: prozesuak, memoriaren kudeaketa eta dispositiboen zein fitxategien kudeaketa.
  3. SISTEMAREN ADMINISTRAZIOA: GNU/LINUX.
  4. SAREAREN ADMINISTRAZIOA: Konfigurazioa, sare lokalaren zerbitzuak eta Internet/Intranet zerbitzariak
  5. SEGURTASUNA: Oinarrizko kontzeptuak eta praktikak
  6. WEB GUNE DINAMIKOEN GARAPENA: PHP eta MySQL
  7. EDUKI DIGITALEN ARGITALPENA: HTML, XML ETA Plone

Metodologia

On-line izango da, modulu bakoitzean aurrez-aurreko saio batekin osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.

Kredituen osaketa

  • 4 kredituko 7modulu izango dira, oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
  • Modulu bakoitzari aurrez-aurreko saio batekin ematen zaio amaiera. UEUren Ikastetxe nagusian, Eibarren, ospatzen dira hilabetean behin.
  • Ikastaroaren amaieran ikerketa lan bat aurkeztu beharko da 6 krediturekin baloratuko dena.

Nori zuzenduta

  • Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesionalei
  • Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako irakasleei
  • Software librean aritzen direnei, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoz
  • Praktikaren bidez ikasi duten zaletuei, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoz

Aurretik ezagutu beharrekoa

  • Informatikako ezagumendu sendoak: programazioa, datu-baseak, aplikazioen erabilpena.
  • Ezagumendu horiek egiaztatzeko aurrematrikula egiterakoan honako dokumentuen artean egokien ikusten direnak aurkeztuko dira: ikasketak Informatikaren arloan, lan-esperientzia informatikaren arloan, garatutako proiektuak edo aplikazioak, bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian)

Jakintza-arloak