Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea

Hasiera - Bukaera data: 2025eko urriaren 20a - 2025eko azaroaren 14a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko urriaren 15a
Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Urriak 20-azaroak 14

Azken urteetan bullying- eta ziberbullying-kasuek nabarmen gora egin dutela erakusten dute ikerketek. Horregatik, funtsezkoa da hezkuntza-esparrutik eragitea eta bizikidetza helburu izan.

Ikastaroak bullying- eta ziberbullying-egoerak identifikatzeko laguntza bat izan nahi du, inplikatutako pertsona guztien ezaugarrik ezagutzeko eta esku-hartzeari lotutako alderdiak zein hezkuntza-protokoloak sakontzeko. Era berean, prebentzio-estrategiei buruzko hausnarketa bultzatuko da, hezkuntza-testuinguruan aurrera eraman daitezkeen ekintzen diseinuan hasierako murgiltze bat egiteko.

Irakasleak

Helburuak

• Bullying- eta ziberbullying-egoeren ezaugarriak ezagutzea (datuak, formak, parte-hartzaileak eta ondorioak).

• Esku-hartzerako dauden estrategiak zein hezkuntza-protokoloak aztertzea.

• Bizikidetzaren garrantziari buruz hausnartzea eta hezkuntza-testuingururako prebentzio-ekintzak diseinatzea.

Edukiak

1. Testuingurua eta kontzeptuak argitzen:

a. Datuak.

b. Bullying eta ziberbullying-aren definizioa.

c. Formak.

2. Biktima, erasotzailea(k) eta ikuslea(k):

a. Alderdiak.

b. Ondorioak.

3. Detekzioa eta esku-hartzea:

a. Estrategiak.

b. Esku-hartze sozioemozionala, gaitasun sozialen eta emozionalen garapena.

c. Hezkuntza-protokoloak.

4. Prebentzioa:

a. Bullying eta ziberbullying kontrako eta bizikidetzaren aldeko ekintzak (proiektua).

Metodologia

Ikastaroa online motakoa izango da, UEUko ikasgela birtualaren bitartez. Bertan, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez).

Ikastaroak momentu oro teoria zein praktika uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Horretarako, oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen bitartez landuko dira eta horri lotutako sakontze-praktikak proposatuko dira, baita gaia borobiltzeko amaierako proiektu baten garapena ere.

Ikastaroan zehar elkarrekintzak garrantzia izango du, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Beraz, ikasleen parte-hartze aktiboa eta hausnarketa kritikoa ikastaroaren funtsak izango dira.

Nori zuzenduta

Irakasleak eta irakasleen hasierako formakuntzako ikasleak.

Interesa duen oro.

Jakintza-arloak