Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta

Hasiera - Bukaera data: 2025eko martxoaren 10a - 2025eko apirilaren 16a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko otsailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko martxoaren 3a
Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: Martxoak 10-apirilak 16

Ikastaro honetan arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea duten ikasleen hezkuntza erantzuna aztertuko dugu. Arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea arazo psikologiko eta jarrera arazo serioak direla ikusita, irakasleek tresnak eta estrategiak lantzea beharrezkoa da horiek kudeatzeko eta ikasleen beharrei erantzuteko.

Irantzu Granizo Uribarrena: "Arreta-gabeziaren nahasmenduaren eta hiperaktibitatearen gaiak zalantza asko sortzen ditu"

Irakasleak

Helburuak

Ikastaroaren helburua da irakasleak arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea duten ikasleen hezkuntza eta irakaskuntza erantzuteko tresnak garatzea. Helburu hori lortzeko, irakasleak ikasleen beharrak ulertzeko eta kudeatzeko gaitasuna lantuko dute, eta arazo psikosozial hauen gainean ezagutzak eta tresnak eskuratuko dituzte.

  • AGNH zer den eta zertan datzan jabetuko da ikaslea.
  • Arrisku faktoreak eta faktore eragileak zeintzuk diren jakingo du ikasleak.
  • AGNHak hezkuntzan nola eragiten duen ikasiko du ikasleak.
  • Baliabide pertsonal, material, espazial eta teknikoak ezagutu eta horiek gelan kudeatzen jakingo du ikasleak.
  • Esku-hartze motak ezagutuko ditu ikasleak: ingurunean, errutinetan, denboran eta jarreran.
  • Familiaren esku-hartzearen garrantziaz jabetuko da ikaslea.

Edukiak

  • AGNH: Definizioa eta ezaugarriak
  • AGNH faktoreak: arrisku faktoreak eta faktore eragileak
  • AGNH hezkuntzan: eraginak, baliabideak, kudeaketa...
  • AGNH esku-hartze motak: inguruneko esku-hartzea, errutinetan esku-hartzea, denboran esku-hartzea eta jarreran esku-hartzea.
  • AGNH eta familiak: esku-hartzeak, eskolaz kanpoko zerbitzuak...

Metodologia

Metodologia praktikoak eta esperientzialak izango dira, eta ikasleek parte hartze aktiboa izango dute. Irakasleek arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea duten ikasleekin nola komunikatu eta lan egin ikasiko dute, eta ereduak eta estrategiak praktikan jartzeko aukera izango dute.

Nori zuzenduta

Ikastaroa, irakasleentzat edota etorkizunean irakasleak izango direnentzat bereziki zuzendua dago. Hala ere, beste hainbat arlotan, adibidez, aisialdian lan egiten duten profesionalentzat ere egokia izan daiteke, baita kasu hauek etxean dituzten guraso zein legezko tutoreentzat ere.

Jakintza-arloak