Musika gorpuzteko bidea

Hasiera - Bukaera data: 2025ko martxoaren 8a - 2025ko martxoaren 15a (Larunbatak)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko martxoaren 2a
Matrikulatu

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Martxoak 8 eta 15 (Larunbatak)

Mugimendua ez da musikaren baliabide soil bat. Gehienetan norabide bakarreko lanketa egiten dugu, hau da, musikatik abiatzen gara musika horrek iradokitzen digunaren arabera mugitu eta koreografiatzeko. Hala ere, beste aldeko lanketa are garrantzitsuagoa da: beharrezkoa da mugimendua baliatzea musikaren logikak eta elementuak barneratzeko. Gorputza gara eta musika gorpuztea ariketa interesgarria da. Ariketa hori, askotan, gure bizi esperientziaren eta irakaskuntzaren lehen etapetara mugatzen dugun zerbait da eta gero musikaren irakurketa eta idazketan zentratzen gara honen sentipena alboratuta. Musikaren idazketan jartzen da energia eta askotan geure mugimenduaren kontzientzia falta zaigu. Zentzu horretan, beste herrialde batzuetan bestelako metodo esperientzialagoak erabiltzen dituzte. Horrela, eskema eta elementu musikalak barneratzeko erabiltzen dute mugimendua eta gorpuzte horren ondorioz musikaren araberako bestelako dantza eta koreografiak osa ditzakete. Mugimendua baliabide bihurtzen da gozamenerako eta ez helburu.

Irakasleak

Helburuak

  • Musikaren eta mugimenduaren arteko sinbiosia ezagutaraztea, ulertzea eta praktikan jartzea.
  • Mugimenduak musikaren ulerkeran daukan pisua ezagutaraztea.
  • Mugimendutik musika ulertzeko eta barneratzeko errekurtsoak biziaraztea.
  • Zuzeneko musikaren aldeko hautua egitea.

Edukiak

  • Musika eta gorputz mugimendua: helburuak, garrantzia eta norabidea.
  • Gordons (Music Learning Theory), Laban, Dalcroze: metodoek zentzua hartzen dute esperientzialak badira.
  • Errekurtsoak musikaren gozamenerako.
  • Elementuak: gorputza mugimendurako bide. Edozein elementu mugimenduarentzako aitzakia.
  • Inprobisazioa mugimendurako aukera: ahotsa errekurtso natural bezala.

Metodologia

Alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dira esperientziala izango den testuinguru bat sortuz. Dinamika desberdinen bidez, teorian ikusitakoa mugimenduaren garrantzia bizipen bihurtuko dugu. Baliabideak gorpuztuko dira eta zuzeneko musikaren aldeko joera egingo da. Inprobisazioaren aldeko hautua egingo da eta esperimentazioa funtsezkoa izango da, izan ere, horrek esperientzia gorpuzten laguntzen du eta bat dator edukietan jasotako metodo desberdinen bilakaerarekin.

Nori zuzenduta

  • Musika eta mugimenduaren arteko erlazioa bizi eta aztertu nahi dutenei zuzendua. 
  • Musika irakasleei.
  • Musikaren irakaskuntza mugimendutik ulertuz gero, izan ditzakeen onuretan interesa izan dezakeen ororentzat.

Jakintza-arloak