Ziklikoak gara. Nire hilekoaren zikloa ezagutzen

Hasiera - Bukaera data: 2025ko otsailaren 8a - 2025ko otsailaren 21a (larunbatak)
Ordutegia: 10:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko otsailaren 4a
Matrikulatu

Aurkezpena

1. Saioa larunbata otsailak 8

  • 10:00-13:00

2. Saioa larunbata otsailak 15

  • 10:00-13:00

3. Saioa ostirala otsailak 21

  • 17:00-20:00
Ziklikak gara ikastaroan hilerokoaren ziklizitatean murgilduko gara. Ikastaroa praktikoa izango, helburu nagusia autoezagutza izango baita. Pausuz pausu, norberaren ziklizitatean murgilduko gara.Lehen saioan ziklizitatearen fase ezberdinak ezagutuko ditugu, eta bakoitzak nola bizi dituen hausnartuko dugu. Bigarren saioan, gure gorputzetan barneratuta ditugun sinesmenak kuxkuxeatuko ditugu. Azkenik, lehen hilerokora itzuliko gara, erritualen garrantziaz hausnartzeko asmoz. Hau guztia elkarrekin, emakume eta gorputz menstrualez osatutako taldean, espazio seguru eta goxoan burutuko dugu.

Irakasleak

Helburuak

• Hilerokoaren ziklizitatea ezagutzea eta bakoitzak bere faseak nolakoak diren ezagutzea.

• Autoezagutzarako estrategiak lantzea.

• Gure gorputzetan atxikita dauden sinesmenak nondik datozen aztertzea eta lausotzea.

• Lehen hilerokoan oinarrituz erritualen garrantzia lantzea.

Edukiak

1. gaia: Hilerokoa eta ziklizitatea:

Ziklizitatea zer den hausnartzen hasiko gara, ondoren, hilerokoaren zikloaren faseak ezagutzeari ekingo diogularik. Azkenik, autoezagutza tresnak ezagutuko ditugu, praktikara eramateko asmoz.

2. gaia: Nere ziklizitatearekin dudan harremana nondik dator?

Gure gorputzen dekolonialitatean sakontzen hasiko gara. Pentsatzen eta sentitzen dudan hau nondik dator? Gure gorputzetan atxikita dauden sinesmenak nondik datozen aztertuko dugu eta hauek lausotzen saiatuko gara

3. gaia: Lehen hileroko berpiztuz

Azken saioan erritualen garrantziaz hausnartuz lehen hilerokora itzuliko gara, autoezagutzan sakontzeko asmoz.

Metodologia

Autoezagutza izango dugu oinarri. Hau da, “teoria” landuko dugun arren, ikastaroa praktikoa izango da, norberak bere ziklizitatea ezagutzea izango baitu helburu ikastaroak. Pedagogia popularrean, dekolonialitatean eta feministan oinarritu gara.

Nori zuzenduta

Emakume eta gorputz menstrualei zuzendutakoa izango da.

Jakintza-arloak