Sortzeko praktika onak
Aurkezpena
Gure gizartea etengabe aldatzen ari da eta abiadura bizian garatzen ari diren teknologia berriei aurre egitea ezinbestekoa dugu. Gizakiok teknologiak menperatu behar ditugu eta ez teknologiek gu menperatu. Etorkizun hurbileko erronkei erantzuteko hezi behar ditugu ikasleak, eta heziketa horretan funtsezkoak izango dira sormena eta irudimena. Hau da, aurrerapen teknologikoei modu egokian erantzuteko, testu-inguru garatuetan beharrezkoak izango diren produktuak ekoizteko eta tresna berriak diseinatzeko sormena eta irudimena izango ditugu nagusi. Horregatik, sormena praktikan garatzen laguntzen dizkiguten estrategiak aurkeztea izango da ikastaro honen helburu nagusia.
Irakasleak
Helburuak
- Sormena zer den ulertzea.
- Sormenerako estrategiak praktikatzea.
- Mindfulness teknikaren eragina.
- Sormenerako estrategiak praktikatzea.
Edukiak
- Sormenerako baldintza egokiak.
- Sormena eta askotariko adimenak.
- Arloen arteko sormena: sormena eta marketina, sormena eta artea, sormena eta musika, sormena eta literatura, eta abar.
- Sormena eta baliabide multimodalak, ikus-entzunezkoak, baliabide digitalak, eleaniztasuna, eta abar.
Metodologia
Bi hurbilketa metodologiko hauek izango dira ikastaro honen oinarri: ikasketa autonomo sortzailea, batetik, (Leni Dam 1995 eta Leni Dam, David Little eta Lienhard Legenhausen 2017) eta adimen anitzen garapenean oinarritzen den metodologia, bestetik, (Haward Gardner (1983-84). Ikastaroa praktikan oinarrituko da eta eginez ikasiko dugu egiten.
Nori zuzenduta
Sortze prozesuan interesatuta dagoen edonori zuzendua; enpresari, unibertsitateko ikasle, irakasle, artista eta beste profesionalak.