GeoGebra Matematika Ikaskuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2025ko martxoaren 3a - 2025ko martxoaren 28a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko martxoaren 1a
Matrikulatu

Aurkezpena

GeoGebra (GGB) aplikazioaren erabilera asko hedatu da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan azken urteetan. Software libre hori, bere interfaze intuitibo eta arinarekin, baliabide didaktiko indartsua bilakatu da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua dinamizatzeaz gain, alor esperimentala eta kontzeptuala harmonizatzen baititu.

Ikastaroan tresna hori baliabide didaktiko modura erabiltzeko beharrezko prestakuntza emango da, tresnaren txertatze natural bat ahalbidetuz. Erabilera teknikoan trebatzeaz gain, GGB hezkuntzan txertatzeko eduki digital interaktiboen eraikuntza landuko da. Ikastaroko gai teorikoetan zehar “Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma (77/2023 Dekretua)”-eko eduki multzo ezberdinak lantzeko tresnen erabileran trebatuko dira. Horrela, parte hartzaileen gaitasun matematikoa eta teknologikoa garatuko dira.

Metodologia aktibo eta parte hartzailea bultzatuko da foroen bidez, eta lanketa dokumentuak eta ikus-entzunezkoak erabiliz asteroko ikas-jarduerak burutuko dira. Ikastaroaren amaieran, aldiz, azken proiektua burutuko da. Proiektu honetan parte hartzaile bakoitzak bere irakasgaiko eduki multzo bat lantzeko GGB liburua sortuko du. Azkenik, proiektuak ikasgela birtualean partekatuko dira eta berdinen arteko koebaluazioaren bidez ikaskideen proiektuetatik eta esperientzietatik aberastea bilatuko da. Horrez gain, proiektuaren helburu nagusia epe labur/ertain batean liburua ikasgelan erabiltzea da.

Ikastaroan zehar parte hartzaileek irakaslearen jarraipena izango dute. Ikas-jarduera bakoitzaren ebaluazio hezigarria eman eta honekin batera hobekuntzak proposatuko dira. Bestalde, ikastaroaren hasiera eta proiektuak bideratzeko bi tutoretza saio sinkrono antolatuko dira.

Irakasleak

Helburuak

• GeoGebra softwarearen azken bertsioetan izan diren aldaketen berri jasotzea eta softwarea ikasgelan nola erabili ikustea eta horretan trebatzea.

• Jarduera adibideak bilatzea, aztertzea, eta praktikara eramateko moldatzea

• Jarduera eta eduki digital dinamikoak eta erakargarriak diseinatzea.

• Geletan dinamika berriak sustatzea Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz.

 

Edukiak

• Softwarearen sarrera, eredu dinamikoen sailkapena eta eraikuntzan trebatzea.

• Geometria dinamikoa bi dimentsiotan.

• Funtzio analisia eta probabilitate kalkulua GGB bidez.

• Geometria dinamikoa hiru dimentsiotan: poliedroak eta biraketa-gorputzak.

• Proiektuaren diseinua (GGB liburua), aurkezpena eta koebaluazioa.

Metodologia

• Online ikastaro honek metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du.

• Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikazio tresna modura erabiliko da (adibidez: foroak eta txat pribatua erabiliz).

• Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta hausnarketa pertsonala elkarbanatzea sustatuko da.

• Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu: lau gai teoriko eta azken proiektua.

• Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz.

• Proposatutako ikas-jarduerak bideratzeko foroak irekiko dira, eta kideen parte hartzea bultzako da hainbat eduki partekatuz bertan.

• Ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Ikastaroan zehar landutako eduki eta lortutako konpetentzi digitala islatuko du.

• Guztion lanak partekatu ondoren, berdinen arteko koebaluazioa egingo da.

• Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai.

• Ikastaroa amaitzean,  izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.

Nori zuzenduta

Lehen eta Bigarren hezkuntzako irakasleak

 

Jakintza-arloak