Sare sozialetan heziz, ziberbizikidetza eraikiz
Aurkezpena
Sare sozialak egunerokotasunaren parte dira, baina ba al dakigu modu kritiko eta arduratsuan erabiltzen? Ikastaro honek funtsezko tresnak eskaintzen ditu ingurune digitalean hezteko, elkarbizitza, ekitatea eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
Sare sozialen arriskuak eta aukerak ezagutzen ikasiko dugu, ingurune digitaletan errespetua eta enpatia sustatzen eta erabilera etiko eta kontzienterako estrategiak garatzen. Ikastaro honek komunitate digital, seguruagoa, inklusiboagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzea du xede.
Miren Telleria Zufiaur: "Errespetuzko ziberbizikidetza sustatzeko trebetasunak garatuko ditugu ikastaroan"
Irakasleak
Helburuak
- Sare sozialen erronkak eta arriskuak ulertzea.
- Ingurune digitalean ziberbizikidetza eta errespetua sustatzea.
- Pentsamendu kritikoa eta alfabetatze mediatikoko trebetasunak garatzea.
- Estereotipoak, albiste faltsuak eta gorroto-diskurtsoak identifikatzea eta horiei aurre egitea.
- Sareetan eraginkortasunez komunikatzen ikastea, elkarrizketa eta gatazken konponbidea sustatuz.
Edukiak
Gazteentzako sare sozial erakargarrien ezaugarriak
- Sare sozialen erabilera arduratsua eta etikoa
- Arriskuak: erabilera desegokia eta balizko sare sozialen ondorioak kaltegarriak
- Nortasunaren eraikuntza eta harremanak sare sozialetan
- Ziberbizikidetza osasungarriaren ezarpenerako tresna baliagarriak
Metodologia
Ikastaroa online da UEUko Gela Birtualaren euskarri izanik. Teoria eta praktika, metodologia aktibo eta parte-hartzaileekin konbinatzen ditu; horrela, elkarlaneko ikaskuntza, elkarrizketa eta gogoeta partekatua sustatuz.
Ikastaroa emateko, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak, esaterako). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.
Nori zuzenduta
etapa guztietako irakasleak (HH, LH, DBH, Batx, Uni eta lanbide heziketa), tutoreak, ikasketa buruak, zuzendariak, aholkulariak, kontsultoreak, orientatzaileak, hezitzaileak edo gurasoa bazara, ez izan zalantzarik, ikastaro honetan parte hartzeko. Baita, interes pertsonala baduzu edota ingurune digital seguruagoa, kritikoagoa eta errespetuzkoagoa sustatzeko grina, ongi etorria izango zara.