Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez

Data: 2025ko otsailaren 15a (Larunbata)
Ordutegia: 09:00-14:00/15:30-17:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko otsailaren 10a

Aurkezpena

Ikastaroaren data: Otsailak 15 (larunbata)

Egitasmoz eta ekimenez jositako herrietan bizi gara, eta horietan haurren parte-hartze erreala emateko eta herritartasuna lantzeko zein prozesu eman daitekeen ikasiko dugu ikastaro honetan. Horretarako, zenbait kontzeptu argitzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, askotan erabiltzen ditugun kontzeptu asko praktikara eramateko zailtasunak izaten ditugu eta, horretan laguntzeko lehen pausua, kontzeptu horien esanahia zein den jakin beharra dago. Nahiz eta teorian sakonduko dugun, ahalik eta modu praktikoenean egitea izango da proposamena.

Ondoren, praktikara pasako gara eta ikasi ditugun kontzeptu horiek praktikara eramateko hainbat gako ikusiko ditugu. Horretarako, ikasleek ekarriko dituzten ekintza komunitario eta ekimen kultural errealak erabiliko ditugu adibide gisa eta horietan parte-hartzea emateko zein prozesu jarraitu dezakegun ikusiko dugu. Parte-hartze hau, komunitatea ehuntzera begira landuko da, betiere, ikuspegi inklusibo batetik.

Naiara Martin Gomez: "Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar du"

Irakasleak

Helburuak

• Parte-hartzea emango dela bermatzen laguntzeko zenbait kontzeptu argitzea: parte-hartzea, inklusioa, kultura, haurtzaroaren kultura, aisialdia…

• Parte-hartze prozesua emateko jarraibideak eskaintzea

• Komunitatea ehuntzeko eragileekin elkarlana izateko gakoak identifikatzea

Edukiak

  • Parte-hartzea
  • Komunitatea
  • Inklusioa
  • Kultura
  • Haurtzaroaren kultura
  • Herrigintza
  • Herritartasuna

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko ditu ikastaroak. Hori horrela, kontzeptuak maila teorikoan argituko baditugu ere, era praktikoan eta ikasleen parte-hartzea sustatuz egingo da.

Era berean, teorian ikasitakoa praktikara eramateko tartea ere izango dugu eta ikasleek beren ekimenetan ikasitakoa nola txertatu dezaketen aztertzeko aukera ere eskainiko zaie.

Nori zuzenduta

Interesa duen ororentzat, bereziki, kultur ekimenetan nahiz komunitarioak diren ekimenetan haurren parte-hartzea sustatu nahi duenarentzat.

Jakintza-arloak