Badakigu marrazten
Aurkezpena
Ikastaroaren data: Apirilak 5 (larunbata)
Marraztea pertsonok dugun adierazpide oinarrizkoenetariko bat da. Haurtzaroan asko marrazten dugun arren, helduz goazen heinean, marrazteko ohitura albo batera uzten dugu. Praktika falta horrek, gure marrazkietan eragiten du eta marrazteko gai ez garela sinisten dugu. Ikastaro honetan marrazkiaren oinarriak landuko ditugu ariketa sinple, dibertigarri, baina esanguratsuen bidez, berriz ere, marrazteko gai garela sinetsi dezagun.
Irakasleak
Helburuak
• Marrazketa prozesuaren oinarriak ulertzea.
• Ariketa sinpleen bidez motrizitate fina hobetzea.
• Sormena sustatzea.
• Marrazteko gai garela sinestea.
Edukiak
• Marrazketarako materialen ezagutza
• Marrazketaren oinarriak
◦ Trazua
◦ Formak
◦ Bolumena
◦ Ehundurak
◦ Perspektiba
• Marrazketa prozesuaren pausuak.
Metodologia
Ikastaroaren hasieran marrazkiari, marrazketa metodoei eta materialei buruzko azalpen teoriko labur batzuk emango ditut. Ondoren ariketa sinpleen bidez marrazketa metodoa barneratuko dugu, marrazkiak eraikitzeko sekretuak deskubrituko ditugu eta gure motrizitate fina landuko dugu.
Arratsaldean, goizean ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko gara kalean egingo dugun saioan. Aire zabalean ikusitakoak marrazten saiatuko gara ikasle bakoitzak nahi duen objektua marraztuz.
Nori zuzenduta
- Bere sormena landu nahi duen heldu orori.
- Azalpenetarako marrazketa teknikak hobetu nahi dituzten irakasleei!
- Marrazketa teknikak hobetu nahi dituzten marrazkilari hasiberriei.
- Marrazten ikasten nahi duten guztientzat.