IEB2024. Adimen Artifizial Sortzailea.

Data: 2024ko azaroaren 7a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:00/15:30-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urriaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko azaroaren 5a

Aurkezpena

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIII. edizioa da aurtengoa. Bigarrenez segidan, Adimen Artifiziala hartuko dugu gai nagusi, baina aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko dugu, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere.

Azken urteotan, AA-k aldaketa itzela ekarri du informatikaren arlo guztietara. Programazioaren paradigmaren aldaketa, datu analisi aurreratua, automatizazio maila berriak, eta giza-makina elkarrekintza hobetua dira horren adibide aipagarrienak. Baina, horrekin batera, pribatutasuna, segurtasuna eta lan-merkatuaren aldaketa bezalako gai konplexuak agertu dira. Jardunaldian, gai horiei buruzko hainbat adituren hitzaldiak eta ekarpenak entzuteko aukera izango dugu.

Horretaz gain, informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Bi komunikazio-deialdi antolatu ditugu aurtengo IEBra begira: batetik, ohi bezala, informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak jasoko dituena. Eta, beste aldetik, aurten dei berezia luzatu nahi genieke informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaguten.

> Ikasleen ekarpenak sustatu asmoz, aurkeztutako komunikazio guztien artean bi sari banatuko dira: lanik onena eta originalena. Saria horretarako eratutako epaimahaiak banatuko du egunean aurkezpenak aztertu ostean.

Jardunaldi hau UEUren Informatika sailak antolatu du.

Irakasleak

Jakintza-arloak