Ander Corral Naves
Orai NLP Teknologiak lantaldeko ikerlaria, lengoia naturalaren prozesamenduaren arloan hainbat adarretan dabil ikerketa-proiektu eta garapenean, hala nola, lengoia eredu handiak (LLMak), itzulpen automatikoa (MT) eta hizketaren ezagutza (ASR). Ikerkuntza eta garapena uztartzen ditu, produktu eta zerbitzuetarako oinarri teknologikoa eta soluzio espezifikoak landuz. Lan horren ondorio dira Elia itzulpen automatikorako plataforma, Aditu hizketa ezagutzarako plataforma. BasqueLLM proiektuaren baitan Llama-eus-8B euskarara egokitutako lengoaia eredu fundazionala garapenean eta horretan oinarritutako eredu espezializatuen garapenean dabil.
EHUko informatika fakultatean ikasitakoa, Informatika Ingenieritzako gradua eta Konputazio Ingenieritza eta Sistema Adimentsuak masterra egin ditu. 2018az geroztik, Orai NLP Teknologiak lantaldeko ikerlaria da.
Inguma