Osasun mentala sustatzea eskola-testuinguruan

Hasiera - Bukaera data: 2024ko urriaren 19a - 2024ko urriaren 26a (larunbatak)
Ordutegia: 9:30-14:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko urriaren 18a

Aurkezpena

Datak

Urriakk 19, larunbata:

  • 10:00-14:00
Urriak 26, larunbata:
  • 10:00-14:00

Azken urteotan gora egin dute antsietate eta depresio kasuek gazteen artean, batez ere pandemiaren ondorioz. Honek eragin negatiboa du ez bakarrik haien errendimendu akademikoan, baizik eta nerabeen ongizate emozional eta sozialean ere bai. Eskolari  dagokio gure ikasleen autoestimua sendatzea, beren buruarengan konfiantza lantzea, erresilientzia sustatzea eta euren potentzial guztia garatzea funtzio profesional erabilgarri, sortzaile eta zentzuzkoari ekiteko. Oro har hezitzaileak funtsezko posizioan gaude arazo hauek identifikatu eta konpontzeko, nahiz eta askotan tresna eta ezagutza egokiak behar ditugun.  

Horretarako lehen urratsa autoezagutza eta adimen emozionala jorratzea da. Zoritxarrez egunerokotasunean ez zaio behar duen espazio, denbora eta dedikazioa ematen osasun eta adimen emozionalari. Beraz, ikastaro honen abiapuntua eskola-ingurune seguru eta lagungarria sortzea izango da, batik bat emozioen autorregulazioa eta garapen pertsonala azpimarratuz. Ikaskuntza adierazgarrira bideratutako ikuspegi praktiko batekin, ikastaro honen helburu nagusia parte-hartzaileei ikasgeletako osasun mentala hobetzeko baliabideak eskaintzea da.

Irakasleari elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

• Norberaren eta besteen emozioak ezagutzeko eta ulertzeko gaitasuna garatzea.

• Ikasleen autoestimua, garapen emozionala eta osasun mentala sendotzeko estrategiak eskuratzea. 

• Ikasgeletako osasun mental erronkei aurre egiteko baliabideak garatzea eta dinamikak eskaintzea.

• Parte-hartzaileak bidelagun izateko gaitasunak garatzea eta haien profil profesionala indartzea.

Edukiak

Ikastaroak bi atal izango ditu: 

1go ATALA: Estrategiak, tresnak eta teknikak: irakasleei estrategia praktikoekin eta talde-dinamikekin hornitu. Ikasgelan talde kohesioa lortzeko dinamikak ezagutu; adimen emozionala eta osasun mentala sustatzeko eta indartzeko estrategiak, baliabide eta teknikak ezberdinak azaldu eta bizitu. 

2. ATALA: Kasu praktikoak: egunerokotasunean sortzen diren gatazkak zein egoerak errealak aztertu eta talde-dinamiketan erantzuna eman. 

Metodologia

Ikastaroa batez ere praktikoa izango da. Esperientzia-ikaskuntza sustatuko da jarduera praktikoen, kasu-azterketen, hausnarketa-ariketen eta dinamiken bidez. Parte-hartzaileei “kuaderno” bat emango zaie ikastaroan jorratuko ditugun dinamika eta fitxa ezberdinekin, eskuratutako ezagutzak aplikatzeko asmoarekin.

Nori zuzenduta

  •  Irakasleentzat.
  • Nerabeekin harremanetan dauden pertsonentzat.
  • Gai honetan interesa duen edozein pertsonarentzat.

Jakintza-arloak