Doluaren Kudeaketa Eskola Testuinguruan: Orientatzaileen Prestakuntza
Aurkezpena
Datak.
Azaroak 9, larunbata:
- 10:00-14:00
- 10:00-14:00
Eskola-testuinguruan, doluaren kudeaketa egokia funtsezkoa da haurren eta nerabeen ongizate emozionalerako.
Heriotzak tabua izaten jarraitzen du, eta heriotzaren bat gertatzen denean, irakasleek beldur eta aurreiritzi okerrak dituzte haur eta nerabeekin honetaz komunikatzeko. Komunikazio hau adin eta pertsonaren gaitasunei egokitzea derrigorrezkoa da, gaizki ulertuak sortu ez ditzagun.
Horregatik funtsezkoa da dolua zer den ulertzea, ze dolu mota dauden, ze faktorek eragiten dien, eta ikasleei laguntzeko estrategiak eta baliabideak izatea, komunikazio enpatikoa eta egokia erabiliz.
Ikastaroa, orientatzaileei zuzenduta dago, beraien ikastetxeetan dolua kudeatzeko plan bat izan dezaten, eta ezagutza hau beste irakasleekin konpartitzeko eta gainera beste eragile Batzuen arteko koordinaketa behar izanez gero prest egoteko. Horrela, ikastetxeko irakasleek egoera desberdinetan dauden ikasleei dolu prozesuarekiko laguntzarik onena eman ahal izango dute, eguneroko errealitatean oinarrituta, aurreikusi ez den kasu baten aurrean ere, eguneroko jardueretan txertatu eta dolua lantzeko.
Irakasleak
Helburuak
• Ikastetxeko kasuak modu egoki baten kudeatu ahal izango dituzte.
• Laguntza eta krisi programak sortu eta martxan jarri ahalko dituzte.
• Ezagutza hau irakasleei transferitu ahalko dute, dolu prosezua ulertu eta laguntzeko kultura sustatuz.
• Ezbeharrekiko erresilientzia sustatu ahal izango dute.
Edukiak
1. gaia. DOLUA IKASTETXEAN ETA GELAN
- 1. Azpigaia: Dolua eta galera: Esanahia, motak eta teoriak.
- 2. Azpigaia: Ikaslearen dolua nola antzeman; haur, nerabe eta helduen arteko desberdintasunak.
- 3. Azpigaia: Heriotzari eta doluari buruzko aurreiritziak eta mitoak.
- 4. Azpigaia: Une irakasgarriak.
- 5. Azpigaia: Dolua adin eta adin kognitiboaren arabera.
2. gaia. DOLUA BIZITZEN DAUDEN IKASLEAK LAGUNTZEKO ESTRATEGIAK
- 1. Azpigaia: Komunikazio estrategiak
- 2. Azpigaia: Familiako norbait hiltzen dagoenean.
- 3. Azpigaia: Familiako norbait hil denean.
- 4. Azpigaia: Ikaslea epe luzera lagunduz.
- 5. Azpigaia: Dolua bizitzen duten ikasleentzat ariketa baliagarriak
3. gaia. IKASLE BATEN HERIOTZA: LAGUNTZA ETA KUDEAKETA
- 1. Azpigaia: Zure dolu propioa.
- 2. Azpigaia: Ikasle baten heriotzarako prestakuntza.
- 3. Azpigaia: Ikaslearen heriotzaren ondoren.
- 4. Azpigaia: Suizidioaren ondorioz hildako ikaslearen heriotzaren ondoren.
- 5.. Azpigaia: Ikasleen dolu prosezuarekiko hurbilketa proaktiboa.
4. 4. gaia. DOLU KOLEKTIBOA-KRISI PLANA
- 1. Azpigaia: Plan bat garatzearen eta jarraitzearen garrantzia, koordinazioa.
- 2. Azpigaia: Dolua bizitzen dagoen familia batekin lankidetza planifikatzea.
- 3. Azpigaia: Ikasle baten senide baten heriotza gertatzen denerako planifikazioa.
- 4. Azpigaia: Ikasle baten heriotza gertatzen denerako planifikazioa.
- 5. Azpigaia: Espero ez den heriotza bat gertatzen denerako planifikatzioa
Metodologia
Lan-metodologia: teorikoa (40%), praktikoa (60%).
• Metodologia kolaboratiboa eta hausnarketa egitera zuzendua: Ikastaroa egiten dutenen artean
eztabaida sustatuko da, hausnarketa-idazketa bidez landuz.
• Generoaren arabera gizartean doluarekiko espero dena bereiztuko da.
• Dibertsitate funtzional eta beste faktore batzueen arabera gizartean doluarekiko espero dena
azpimarratuko da
Nori zuzenduta
Irakasleei, orientatzaileei, psikologoei edo gaian interesa duen edonori.