“ON! Piztu euskara(z)” sentsibilizazio estrategia partekatuaren nondik norakoak.
Aurkezpena
2023ko irailetik Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako euskalgintzako hainbat eragile biltzen dira euskararen inguruko sentsibilizazio dispositibo partekatu bat eraikitzeko. Gogoeta honek 2020an Txillardegi-Hausnartu saria irabazi zuen ikerketa du abiapuntu.
Eraldaketa politika batentzat komunikazioa eta sentsibilizazioa ezinbestekoak dira, bereziki aldaketa soziodemografiko sakonak ezagutzen dituen jendarte batean. Zein da Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko lurraldeen errealitate soziolinguistikoa? Zergatik euskalgintzak behar luke elkarrekin obratu sentsibilizazio estrategia bat? Zer dugu irabazteko (eta galtzeko) elkarrekin lan eginez? Zer da marka partekatu bat? Nori zuzendu nahi dugu eta zein mezurekin? Zein gidaritza, baliabide eta gobernantza?
Aurten, Udako Ikastaroen barruan, 10 hilabeteetako prozesua aurkeztuko da eta parte hartzaileekin edukiak eta lankidetza berriak definituko dira.
Jardunaldi hau UEUk eta Plazara Elkarteak elkarlanean antolatu dute.
Irakasleak
Helburuak
- Sentsibilizazio estrategiaren oinarriak aurkeztea.
- Parte hartzaileekin edukiak landu eta definitzea.
- Sentsibilizazioaren ekarpena euskararen biziberritzean aztertzea.
Nori zuzenduta
Euskalgintzako eragileak, instituzioetako euskara teknikariak eta orokorrean gaiarekin interesa dutenak.