Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatuak)
Aurkezpena
Azken urteetan Euskal Herriko arkitekto gazteak lan oparo eta duina egiten ari dira, eta bisita gidatu hauek adibideetako batzuk bertatik bertara eta arkitekto/sortzaileen eskutik ezagutzeko aukera eman nahi dute. VAUMMeko kideen eskutik Getariako Zarautz Jauregiaren obrako azken fasea eta Zurriolan egindako esku-hartzea bisitatuko dira.
Jardunaldi hau UEUko Arkitektura sailak antolatu du.
> Ikusi hemen Inhar Agirrezabali, ikastaroaren antolatzaileari, egindako elkarrizketa: "Euskararen lurretan kalitatezko arkitektura egon badagoela erakutsi nahi izan dugu"
Irakasleak
Helburuak
- Arkitekto euskaldunen lana ezagutzera ematea.
- Kalitate handiko arkitektura duten eraikinak bertatik bertara ezagutzea (haien egileen eskutik).
- Arkitekto euskaldunen sarea ehuntzea.
Edukiak
EGITARAUA
14:45-15:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa (Eibarren, Isasi-Markeskoa jauregian)
15:00 - Eibar (irteera)
(bidaia: Eibar > Getaria)
15:35-16:55 - Zarautz Jauregia
(bidaia: Getaria > Donostia)
17:30-19:00 - Zurriolako esku-hartzea.
(bidaia: Donostia > Eibar)
20:00 - Eibar (amaiera)
Hizlariak: Jon Muniategiandikoetxea eta Garazi Aranguren, VAUMM-eko kideak.
> Bidaia autobusez egingo da.
Nori zuzenduta
Arkitektoei, diseinatzaileei, eraikuntzaren sektorean aritzen den edonori eta arkitekturan interesa izan dezakeen edonori.