Euskalduntze-alfabetatzea intersekzionalitatearen ikuspegitik. (Glotodidaktika VIII. Topaketa)

Data: 2024ko uztailaren 2a (Asteartea)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 27a
Euskalduntze-alfabetatzea intersekzionalitatearen ikuspegitik. (Glotodidaktika VIII. Topaketa)

Aurkezpena

Euskarara hurbiltzea hautu kontzientea izan zen euskalduna izatea erabaki genuenontzat. Horrek ekarri digu beste despribilegiatuenganako begirada kontzientea izatea.Oraingo honetan, euskararekin lotzen diren despribilegioei begira jarri gara; alegia, euskalduna izateko hautua bai, baina euren ezaugarriengatik, euskalduntzea zail dutenei begira: kartzelatutakoak, gorrak, itsuak, migratueak, eskolatugabeak, zaharrak edo eskualda ez oso euskaldunetakoak, genero disidentedunak... Mahaiaren gainean jarriko dugu denon artean diseinatutako elkarrenganatzeko mapa.

Jardunaldi hau UEUren Glotodidaktika sailak antolatu du.

Laguntzailea: Euskaltzaindia.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskara eta hizkuntza-diskriminazioa nola lotzen diren gainerako zapalkuntza-mota guztiekin ikusaraztea (euskara ez da pribilegiatuen hizkuntza, guztiz kontrakoa baizik ).
  • Euskaltegietara joan ezin direnen errealitatea ezagutaraztea.
  • Euskaltegietako ateak haientzat zabaltzeko beharra eta modua zehaztea.
  • Orain arte talde horiek bizitakoa aitortzea.

Nori zuzenduta

Euskalgintzako eragileei, irakasleei, ikasleei eta interesa duen orori.

Jakintza-arloak