Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukerak (Hasiera Ekitaldia).
Data: 2024ko ekainaren 6a (Osteguna)
Ordutegia: 10:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 4a
Aurkezpena
Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian konplexua da. Hiru estatus oso desberdin ditugu Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE). Gaia pil-pilean dago azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik. UEUk jardunaldi hau ikuspegi zabaletik planteatzen du, egungo koiunturaz haratago, gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez.
Helburua bikoitza da: alde batetik, bizi dugun esparru juridikoaren irakurketa akademikoa konpartitzea, eta bere arazoak eta zalantzak plazaratzea. Horrekin batera, ikuspegi anitzekoa eta nolabait prospektiboa den gogoeta bultzatu nahi dugu, ertz desberdinetatik helduta, euskararen egoera eta etorkizunari buruzko gogoetarako klabeak emanez.