DE006 - Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak
Aurkezpena
Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dute.
Unibertsitatean, ikertzaile- nahiz irakasle-lanetan aritzerakoan, etengabe sortu behar izaten ditugu testuak, eta ohikoa da prozesu horretan zalantzak sortzea: hitz jakin bat nola idatzi behar den, hainbat terminoren artean zein den aukerarik egokiena, esaldiak nola antolatzea komeni den ideiak argi emateko... Ikastaro honetan, testu akademikoak idazterakoan sortu ohi zaizkigun hizkuntza-zalantzak argitzeko hainbat baliabide digital landuko dira, ikuspegi praktiko batetik.
OHARRA: Ikastaroaren metodologia ez da urruneko irakaskuntzan kokatzen. Hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ez dira online saio sinkronoak izango. Ikasleak egin beharreko lana epe bi horien artean burutuko beharko du (argibide gehiagorako ikusi metodologia atala).
Irakasleak
Helburuak
• Euskarazko hizkuntza-zalantzak argitzeko eta komunikazio-gaitasuna lantzeko eskuragarri dauden tresna eta baliabide digitalak ezagutzea.
• Idatzizko eta ahozko hizkuntza-jardunean sarri egiten ditugun zenbait akats identifikatzea
• Norberak sortutako testuak hizkuntzaren ikuspegitik kritikoki aztertzea eta ebaluatzea, aurrera begira hobetu beharrekoak identifikatzen laguntzeko
Edukiak
1. Sarrera: testu akademikoetan hizkuntza zaintzearen garrantzia
2. Zuzentzaileak, akatsak saihesteko lagungarri
3. Hiztegi-kontsultak Euskalbar tresnaren bidez
4. Corpusak: hizkuntzaren erabilera erreala aztergai
5. Ohiko zenbait akats eta zalantza, estilo-liburuak oinarri
6. Itzultzaile automatikoak: noiz eta nola (eta noiz eta nola ez)
7. Sintesia eta nork bere kasa ikasten jarraitzeko gomendioak
Metodologia
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.
Marko horretan oinarriturik ikastaroaren hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ikasleek euren erritmora lan egin ahal izango dute astekako plangintza baten barne. Astekako antolaketa horrek edukien hurrenkera egokia lantzea eta taldeak ikaskuntza prozesua batera egin ahal izatea baimenduko du.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago.