Bideogintza hezkuntzan
Aurkezpena
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroaren datak: irailak 25-azaroak 13
Irakaskuntzan, bideoz emandako azalpena ohiko tresna bilakatu da. Irudia, ahotsa eta testua elkarrekin eskaintzen ditu eta tutorial laburretarako oso egokia da.
Online edota MOOC ikastaroetan erabiltzen dira gehien baina ez horietan bakarrik, informazioa era errazean emateko bidea baita bideoa.
Ikastaro honetan irakaskuntzarako bideoen irizpideak ezagutu eta horiek sortzeko gidalerroak emango dira. Horretarako, hainbat tresnak ezagutaraziko ditugu.
Ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako bideoa edukiko du ikasleak, bere hezkuntza-testuinguruan erabiltzeko prest. Hori izango da gure erronka!
Informazio gehiago, Garazi Zabaleta irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.
Irakasleak
Helburuak
• Ikus-entzunezko ekoizpen batek dituen arloak ezagutzea eta hezkuntzarako egokiak diren bideoak sortzeko irizpide egokiak garatzea.
• Konpetentzia digitalaren markoak jasotzen duen egile eskubide eta lizentzien inguruko ezagutza eta sensibilizazioa garatzea.
• Bideo ekoizpenak dituen 3 pausoez jabetzea: pre-ekoizpena, ekoizpena eta postekoizpena.
• Bideoak sortzeko eta editatzeko aplikazioen ezagutzan sakontzea.
• Nork bere hezkuntza-testuingururako bideo bat sortzea.
• Pentsamendu kritikoa lantzea eta norberaren ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboa izatea.
Edukiak
- Lehen astea: sarrera. Hezkuntzarako bideoei dagokien irizpideak ezagutu.
- Bigarren astea: baliabide bankuak ezagutu, egile eskubideak eta lizentziak landu.
- Hirugarren eta laugarren astea: pre-ekoizpena. Gidoia eta audioa.
- Bosgarren astea: online tresna egokiak ezagutu. Ekoizpenerako gakoak eman.
- Seigarren astea: bideo editoreen funtzionamendua ezagutu. 2 programa azalduko dira: software librean oinarritua eta profesionala. Ikastaroan ikasleak libreki egingo du tresnekiko hautua.
- Zazpigarren eta zortzigarrena astea: erronka ebatzi eta koebaluazioa egin.
Metodologia
Astez aste, ikasleak, landuko den gaiaren inguruko azalpenak eskura izango ditu, baita horien inguruko zeregina/k ere. Irakasleak gertuko jarraipena egingo du. 3 saio sinkrono aurreikusten dira:
1) Ikastaroaren hasieran sarrera egin eta elkar ezagutzeko.
2) Erronka ebatzi aurretik ordura arteko edukia errepasatu eta zuzenean zalantzak argitzeko.
3) Ikastaroaren amaieran bizipenak partekatu eta elkarrekin itxiera emateko.
Ikastaro honetan bakarlana nagusi den arren, edukiak horrela eskatzen duenean, partehartzea dinamizatuko da ikaslearen ikuspegia gainontzeko parte-hartzaileen ikuspuntuekin aberasteko.
Nori zuzenduta
Azalpen bideoak egiteko interesa duen edonori.