0-3 hezkuntza-zikloa aztergai: egungo gogoetak eta etorkizuneko erronkak

Data: 2024ko martxoaren 2a (Larunbata)
Ordutegia: 9:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 23a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko martxoaren 1a

Aurkezpena

Jardunaldi honetan 0-3 hezkuntza-zikloaren ulerkera eta ikuspegi pedagogikoaren kokapena egingo dugu, honen balioa erdigunean jarriz.

Hezkuntza-ziklo honi begira, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako hasierako formazioaz jardungo dugu, baita etengabeko prestakuntzaz ere. 0-3rako formakuntzaren panoramika zein den ezagutuko dugu, egungo joerak ikusiz etorkizuneko erronkak identifikatzeko.

Akademiatik gizartera saltoa ere emango dugu hainbat gai mahai gainera ekarriz: hasierako urteetan eskolatzearen garrantzia eta eragina hurrengo eskola urteetan, jendarteak zikloarekiko duen ikuspegia, doakotasunaren ezaugarriak eta ondorioak, ikuspegi komunitarioa, edota hezkuntza-zaintzaren eztabaida.

Horretarako larunbat goizean zehar hitzaldi nagusi bat eta bi mahai-inguru egongo dira. Parte hartzaileentzat ere hitz egiteko tartea egongo da, guztion artean hausnartu eta komunitatea sortzeko helburuarekin.

Irakasleak

Nori zuzenduta

0-3 hezkuntza-zikloko hezitzaileei, Haur Hezkuntzako irakasle eta ikasleei, ziklo horretan formatzaile lanetan ari direnei, familiei eta interesa duen edonori.

Jakintza-arloak