Eraso matxistak eskola barruan

Hasiera - Bukaera data: 2024ko ekainaren 26a - 2024ko ekainaren 28a (Asteazkena, osteguna eta ostirala)
Ordutegia: 09:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 20a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Ekainak 26, 27 eta 28 (asteazkena, osteguna eta ostirala).

Aspalditik identifikatu dugu eskola-ingurunean gertatzen diren eraso matxistek ez dutela tratamendu egokirik jasotzen. Askotan, egoerak hezkuntzako profesionalak gainditzen ditu; beste batzuetan, zentroaren funtzionamendua bera da gertakariaren kudeaketa egokia eragozten duena. Kudeatzeko oso zailak izan daitezke horrelako kasuak, ekuazioan aldagai asko sartzen baitira. Hala ere, zenbait printzipio argi izan behar ditugu, gai horiei ahalik eta modurik bidezkoenean eta feministenean aurre egin ahal izateko.

Ez dago egoera horiei erantzuteko formula zehatz eta perfekturik, baina bai printzipio batzuk defini ditzakegula eta hezkuntza komunitate barruan proposamenak sor ditzakegula etorkizunean tresnak izan ahal izateko. Halaber, garrantzitsua da gure lankideen konpromisoa inplikatuko duen sareak sortzea eta lan kolektiboa egitea.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikastetxean eraso matxistak identifikatzen jakitea.
  • Ardura hartze prozesuak: erasotzaile adingabeekin lanketa pertsonalak egiten jakitea.
  • Eraso baten aurretik, unean eta ondoren kudeatzen jakitea.
  • Ikastetxean justizia eraldatzailearen ikuspuntutik tresnak nola aplikatu ikastea.

Edukiak

  • Nola gertatzen diren eraso matxistak eskola-eremuan, tipologiak eta kasuak.
  • Eraso matxista bati hezkuntza sisteman erantzuteko erronka nagusiak.
  • Justizia mota desberdinak eta hauek eskaintzen dizkiguten tresnak.
  • Eraso matxista batetik sortutako gatazka kudeatzeko lehentasunak eta gakoak.
  • Hezkuntza-komunitateko partaide desberdinen rolak eta zereginak.
  • Intentsitate desberdinetako eraso matxisten kasuak landu hezkuntza testuinguruan.
  • Etorkizunari begira, zer behar dauzkagu eraso matxistak ondo kudeatzeko eta zein tresna sor ditzakegun hauei aurre egiteko.

Metodologia

Saioak presentzialak izango dira.

Tailerra garatuko den metodologia nagusia parte-hartze eta dinamiken bidez izango da. Lanketa egiten dauden pertsonak, haien ideiak, kezkak eta ilusioak espresatu ahalko dituzte.

Saioan zehar dinamika desberdinak proposatuko dira. Dinamika bakoitzak gai baten inguruan bahintzat hausnarketa edo eztabaida sustatuko du eta ondorio nagusiak talde orokorrean partekatuko dira.

Hausnarketa hauek zein eztabaidak era indibidualean eta talde txikietan garatuko dira. Dinamikak partaide kopuruaren arabera moldatuko dira edo aldatuko dira.

Interesen eta beharren arabera edukiak ere moldatu ahalko dira, oinarrizko edukietatik hasita betiere.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau hezkuntzan aritzen diren, adingabeekin harremana duten edo hezkuntza-komunitateko kide diren pertsona guztiei zuzenduta dago.

Jakintza-arloak