ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea. (2023-2024)

Hasiera - Bukaera data: 2024ko urtarrilaren 18a - 2024ko maiatzaren 30a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 120
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko azaroaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko urtarrilaren 12a

Aurkezpena

IZEN EMATEA ZABALIK MAIATZERA ARTE (ikusi moduluen egutegia)

 

Gaur egun gero eta lausoago dira hezkuntza-testuinguruen eta moldeen arteko mugak. Horrela, askotan oso zaila gertatzen da guztiz birtuala den hezkuntza, hibridoa edo aurrez aurrekoa ezberdintzen eta bereizten.

Elearning edo online irakaskuntzaren definizio zabal batetik abiatuta, hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu ikastarONline ikas-ibilbidearen bitartez, beti ere ikuspuntu ireki eta kritiko batetik, tresna teknologiko jakin baten inguruan ardaztuta (Moodle) baina bestelako erreminta eta baliabide digitalak ere erabilita (Mahara eportfolioa, sareko aplikazioak, edukiak eta guneak).

ikastarONline ibilbidea modularra da eta orotara 120 orduko iraupena du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. Ibilbide horren amaieran, modulu guztiak arrakastaz egindakoan, UEUk aditu-agiria emango dio online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duenari.

Ibilbide hau 2025eko ekainera arte indarrean egongo da, baina izen ematea ikasturteka irekiko da. Oraingo honetan, 2023-2024ko ikasturteko moduluak eta datak argitaratu dira.

 

Zergatik matrikulatu?

  • Etengabeko garapen teknologikoak hezkuntzari egiten dizkion ekarpenak eta sortarazten dituen arazoak ulertzeko eta interpretatzeko modua eskaintzen duelako.
  • Norberaren irakasteko konpetentzia digitalaren garapenari eragingo diolako.
  • Tresna teknologiko askoren erabilera didaktikoak norberaren testuingurura kritikoki egokitzeko aribideak ematen direlako.
  • Online ikastaroen diseinuan eskuratutako konpetentziak egiaztatzeko aukera dagoelako.

 

Irakasle-taldea

  • Ireide Arriolabengoa Igarza. Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzan diplomatua eta Pedagogian lizentziatua, UEUko aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzaren arduraduna. UEUkidea.
  • Abel Camacho Romero. Euskal Filologian lizentziatua. Santurtziko udaleko langilea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan e-learning aholkularia. UEUkidea.
  • Juan Ezeiza Gutierrez. Filosofia eta Hezkuntz Zientziatan lizentziatua. IKT eta konpetentzia digitaletan unibertsitateko aditua. Humanitate Digitaletan unibertsitateko aditua. Filosofia irakaslea Donostiako Axular Lizeoan. Irakasleen prestatzailea hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. UEUkidea.
  • Xabier Larretxea Izagirre. Biologian doktorea, DBH eta Batxilergoko irakaslea Axular Lizeoa ikastolan, Abel Camacho, Juan Ezeiza eta Pedro Lonbiderekin batera euskarazko lehen Moodle eskuliburuaren egilea, 2005 geroztik ikasleekin Moodle erabiltzen ari da.
  • Pedro Lonbide Lizarralde. Magisteritzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua. Haztegi ikastolako irakaslea. Irakasleen prestatzailea eta e-learning aholkularia.
.
>>> Ikusi antolatzaileek egindako agerraldia: ikastarONline aurkezpena
.

Edukiak

IkastarONline ibilbidearen egitura

Egitasmo honek lau atal ditu:

  1. Lehen modulua (oinarrizko maila): 30 orduko iraupena du eta online irakaskuntzaren oinarriak lantzeaz gain, Moodle-ren eta Mahara eportfolioaren oinarrizko kontzeptuak eta tresnak landuko dira.
  2. Bigarren modulua (tarteko maila): 30 orduko iraupena eta bertan online ikastaroen diseinu didaktikoaren osagaiak eta ikas-materialen ezaugarriak landuko dira, bai eta Moodle eta Mahara-ren tresna nagusiak ere.
  3. Hirugarren modulua (maila aurreratua): 30 orduko iraupena du. Elearning testuinguruetan komunikazioak eta online ebaluazioak duten rolaz eta zereginaz hausnartuta, Moodle-n ikas-sekuentzia bat garatuko da.
  4. Laugarren modulua (online ikastaro baten diseinua egiteko proiektua): 30 orduko iraupena du eta eskuratutako ezagutzak egiaztatu ahal izateko online ikastaroa sortuko da.
Aurrez aurreko saioak:
  • Modulu bakoitzaren hasieran eta amaieran, aurrez aurreko saioak egongo dira. Lehena, hautazkoa da baina bigarrena derrigorrezkoa.
  • Saio hauek arratsaldez (17:30-20:30) eta Eibarren emango dira, Markeskoa jauregian (Otaola hirbidea 1, 20600 Eibar mapa)

Nori zuzenduta

Nori zuzenduta dago?

  • Online ikastaroak sortzen ikasi nahi duten irakasle guztiei, hezkuntza-etapa edozein dela, bai eta eskuratutako edota lehendik duten ezagutza hori egiaztatu nahi dutenei ere.

Ibilbidea nork bere ezagutzetara egokitzeko aukerak

1.- Ibilbide estandarra: hasieratik amaierara arteko modulu guztiak hurrenez hurren egitea.

2.- Norberaren aurre-ezagutzen araberako ibilbidea:

  • Lehenengo eta bigarren moduluak egin gabe, hirugarrenean hasteko modua dago. Beti ere, hirugarren eta laugarren moduluak hurrenkeran egitea derrigorrezkoa izango da.
  • Non hasi erabaki ahal izateko, autoebaluazio-galdeketa eskuragai egongo da.
  • Norberak ibilbidea zein modulutik hasten duen erabaki ondoren, maila horretatik aurrera moduluak HURRENKERAN egin beharko dira.
  • Modulu batetik bestera igarotzeko, AURREKOA GAINDITUTA izan beharko da.
Autoebaluazio-galdeketa
  • Ibilbidea non hasi erabakitzen laguntzeko galdeketa. Emaitza orientatiboa da, norberak erabakitzen du ze modulutan izena eman.
  • Galdeketaren esteka: autoebaluazio-galdeketa
  • Galdeketara iristeko ''Sartu gonbidatu gisa'' klikatu.
.

IZENA EMAN AURRETIK, EGIAZTATU:

  • Ze maila daukazun: autoebaluazio-galdeketa. ('Sartu gonbidatu gisa'' klikatu.)
  • Moduluen hasiera eguna: KONTUZ! ezin dira gainjarri - modulu batetik bestera pasatzeko AURREKOA GAINDITUTA izan behar da
.

Jakintza-arloak