Nola babestu gure haur eta nerabeak? Indarkeriaren izaera desberdinak ezagutu eta hauek babesteko sarea sortuz.

Hasiera - Bukaera data: 2023ko urriaren 23a - 2023ko azaroaren 26a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko urriaren 23a
Nola babestu gure haur eta nerabeak? Indarkeriaren izaera desberdinak ezagutu eta hauek babesteko sarea sortuz.

Aurkezpena

Haur eta nerabeak modu desberdinetan pairatzen dituzte indarkeria mota desberdinak. Indarrean jarri den haur eta nerabeen babeserako legediak argi uzten digu hezitzaileoi oinarrizkoa dela gure ikuspegia trebatzea indarkeriaren detekzio eta prebentzioan. Zentzu honetan, eskolak, ludotekak, gaztelekuak… babesguneak izanik, umeek indarkeria hauek sortutako ondorioak bertan azaleratzen dituzte kasu askotan. Hezitzaileok indarkeria honi aurre egiteko oinarrizko formakuntza eskaintzen du ikastaro honek, haur eta nerabeen babes sare diren heinean. Askotan indarkeria bortizkeriarekin lotzen dugu, oso agerikoa dena eta errez detektatzen dena, baino zeharkako seinale asko ematen dira informazio garrantzitsua ematen digutena ume eta nerabeen egoera emozionalaz, harremantzeko moduez, adierazle fisikoez... Indarkeriaren adar desberdinak barneratzea, ze espaziotan ematen diren indarkeria kasu hauek (abusu sexuala, biolentzia berbala, fisikoa, psikikoa, emozionala...) behaketa lanaren ikuspegia barneratuz.

Haurren eskubideak bermatzea hezitzaileon ardura nagusia da, beraien ongizatea, integritate fisiko/psikikoa eta oreka emozionala babestuz. Honetarako ezinbestekoa izango da saretze lana indartzea, babes erakundeek eskaintzen dituzten tresnak ezagutuz. Ikastaroan emango diren edukiak, protokoloak eta sortzen diren jakintza kolektiboak irakasle edo figura hezitzaileen egunerokotasunean inpaktu handia edukiko dute.

Aurrez aurreko saio bat:

  • Urriaren 24an 17:30etan

Irakasleak

Helburuak

  • Haur eta nerabeen babesa eta tratu txarrei buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak eskuratzea legedi berrian oinarrituz.
  • Haur edo nerabe batek jasan ditzakeen tratu txar motak bereiztea.
  • Haurtzaroko edo nerabezaroko tratu txarren zuzeneko edo zeharkako seinaleak bereizten jakitea.
  • Haur edo nerabeen aurkako tratu txarrak detektatuz gero jarraitu beharreko prozedurak ezagutzea.

Edukiak

0 MODULUA – Hastapenak, Legedi berria ezagutuz (aurkezpena, legedi berria kokatzea, amaierako lanaren azalpena)

1 MODULUA – Haurtzaroan eta nerabezaroan ematen den indarkeriari buruz hausnartzen eta ikasten

  • Familia barruko indarkeria - Ume eta nerabeen aurkako indarkeria - Tratu txarrak haurtzaro eta nerabezaroan
  • Ideia okerrak eta uste faltsuak
  • Tratu txar motak eta indikatzaileak
  • Indarkeriaren belaunaldiz belaunaldiko zikloa

2 MODULUA – Indarkeria familia, eskolan, instituzioetan eta gizartean.

  •  Zer daukate amankomunean indarkeria hauek?
  • Indarkeria sustatzen duten ingurune faktoreak
  • Haurtzaro edo nerabezaroan indarkeria pairatzearen ondorioak
  • Erresilientzia

3 MODULUA - Zer egin haur eta nerabeen indarkeria eta tratu txarren aurrean eskolan.

  • Behaketa
  • Informazioa jasotzea
  • Haur edo nerabeekin eskuhartzea
  • Gurasoekin eskuhartzea
  • Sexu abusua

4 MODULUA – Saretze prozesu eta protokoloak (gizarte zerbitzuak, foru aldundia, urgentziazko zerbitzuak...)

  • Lege esparrua
  • Prebentzio jarduerak
  • Jakinarazpena eta deribazioa
  • Arriskuan dauden ikasleen jarraipena
  • Haur eta nerabeen babesaz arduratzen diren erakundeak

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da eta teoria, bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko

Nori zuzenduta

  • Haur eta nerabeekin lanean jarduten duten profesionala eta ez profesionalak. Haur eta nerabeen babes sarean parte hartzen duten pertsonak.
  • Haur eta nerabeen babesean lan egiten duten profesionalak, bereziki hezkuntza sisteman ( eskolak, institutoak, lanbide heziketa zentroak…) irakasleak, hezitzaileak, aholkulariak, integratzaileak, monitoreak, begiraleak.
  • Haur eta nerabeen aisialdietan parte hartzen duten profesionalak eta ez profesionalak.
  •  Gaiarekin interesatutako oro. (gurasoak, ikasleak, beste arlo batzuetako profesionalak…)

Jakintza-arloak