Buru-mapei sarrera: antolaketa eta sormenerako aukerak esploratzen

Aurkezpena
Ikastaroaren data: urriak 21 (larunbata)
Buru-mapen bitartez gai zehatz bat kartografiatu dezakegu, erregistroak bilduz, eremuak sortuz, eta konexioak eginez. Informazioa adierazteko eta antolatzeko aukera ematen digute, baina baita ere eta gerora irudikatutako hori gogora ekartzeko modu erreza eskaini ere. Hori gutxi balitz, sormenerako tresna ezin egokiagoa da, ideien asoziazioei esker.
Ikastaro hau tailer modura diseinatu da eta oinarrizkoa da, buru-mapen arauak eta erabilerak ikusiko ditugu modu arin eta praktikoan.
Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.
Irakasleak
Helburuak
- Buru/mapen oinarriak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzea.
- Buru mapen erabilpena norberaren egunerokotasunean zein izan daitekeen esploratzea.
Edukiak
- Zer da buru-mapa bat?
- Zelan egiten da buru-mapa bat?
- Zertarako erabili buru-mapak?
Metodologia
Ikastaroa erabat praktikoa izango da, tailer formatoan. Buru-mapen metodologiarekin esperimentatuko dugu norberak zertarako erabili ditzakeen esploratzeko.
Nori zuzenduta
Buru-mapak erabiltzen hasi nahi duen orori.