193 Sinbologia erlijiosoa nerabeak txunditzeko: jainkosa ama natura eta astroak gurtzetik gure bizitzako sinboloetara.

Hasiera - Bukaera data: 2024ko martxoaren 5a - 2024ko apirilaren 26a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
193 Sinbologia erlijiosoa nerabeak txunditzeko: jainkosa ama natura eta astroak gurtzetik gure bizitzako sinboloetara.

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2023ko irailaren 12tik 29ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaro honetako partaideek sinbologia erlijioso eta mitologiko anitzenganako hurbilketa kritikoa garatuko dute, ikasketa esanguratsua eginez. Historiaurreko Venus paleolitikoetatik, arte garaikideko adierazpen erlijioso eta mitologikoetarako bide honetan, ikurren inguruko hausnarketa sustatuko da. Iragananeko ereduak berrikusi eta gaur egun jarraitzen duten adibideen ezagutzaren bitartez, ikastetxeetan ekimenerako eta ekiteko espirituaren konpetentziaren garapenerako baliabideak landuko dira. Horretarako, ikasle taldearen genero ikuspuntua lantzeko bideak irekiko ditugu, figura femeninoei arreta berezia eskainiz.

Irakasleak

Helburuak

  • Historian zehar egondako jainkosa ama naturaren irudikapen desberdinak ezagutzea.
  • Mitologia greko-erromatarreko sinbologia anitza genero ikuspuntutik aztertzea.
  • Ikonografia kristaua ulertzeko adibide esanguratsu eta interesgarriak identifikatzea.
  • Sinbologia anitzek historiako momentu desberdinetan izandako aldaerak ulertzea.
  • Genero ikuspuntutik artea lantzeko gaitasuna garatzea.
  • Ekimenerako eta ekiteko espirituaren konpetentzia ebaluatzeko ariketa berriak diseinatzea.
  • Norberaren gaitasun digitalak, zibikoak eta sozialak sendotzea.
  • Ikasleen garapen osoa eta integrala lortzea elkarren arteko ezagutza eta laguntza eskainiz.

Edukiak

  • Sinbologia baliabideak: John Berger (ikusteko erak), baliabideak eta gidalerroak
  • Iragana eta testuinguru garaikideak
  • Jainkosa ama-naturaren figurak eta eskulturak
  • Mitologia greko-erromatarra eta jainko-jainkosa olinpikoak
  • Ikonografia kristaua

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera +Sinbologia ulertzeko tresnak. Guztira, 7 ordu

2. Astea: Bigarren gaia: Jainkosa ama-natura. 6 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia: Mitologia greko-erromatarra Guztira, 6 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia: Ikonografia kristaua. Guztira, 6 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Jakintza-arloak