Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase.

Data: 2023ko uztailaren 7a (Ostirala.)
Ordutegia: 9:00-13:00 / 15:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko uztailaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Egun bakarreko tailer honetan, Web Semantikoaren eta Datu Lotuen (Linked Data) ereduen oinarriak aurkeztuko ditugu, eta nola makinek interpreta ditzaketen ezagutza-grafoak teknologia horiek erabiliz. Egun existitzen den ezagutza-grafo librerik handiena ere, Wikidata (http://www.wikidata.org), aurkeztuko dugu.

Wikidatan, munduaren inguruko ezagutza grafo gisa kodetuta dugu, kontzeptu ontologikoak eta haien arteko erlazioak adierazten direlarik. Kontzeptu ontologikoak haiekin lotutako Wikipediako artikuluetan deskribatzen dira. Bestalde, hizkuntza naturalen inguruko ezagutza ere kodetuta dugu Wikidatan. Lexemak beren adiera eta formekin lotuta daude; kontzeptu ontologikoen eta haiek denotatzen dituzten lexemen artean ere loturak ditugu. Komunitatea eraikitzen ari den grafo erraldoiaren aplikazio batzuk ezagutuko ditugu, baita Wikidata plataforman datu-base galdeketak nola egin ere.

Bukatzeko, Wikidatak darabilen Wikibase softwarea ezagutuko dugu. 2021etik, edonork sor ditzake Wikidata moduko plataforma bat, norberaren edukiaz bete eta, nahi izanez gero, Wikidata nagusiarekin federatzeko. Wikibase instantzien adibide batzuk ikusiko ditugu, eta halako plataforma bat sortzeko jakin beharrekoa aipatuko.

> Elkarrizketa: David Lindemann: "Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau"

Irakasleak

Helburuak

  • Web Semantikoa eta Linked Data kontzeptuak eta haien aplikazioa ulertzea.
  • Wikidata plataformaren funtzioa, edukia eta funtzionamendua ulertzea.
  • SPARQL galdeketa-lengoaiaren oinarri batzuk ezagutzea, Wikidatako galdeketa-interfazean oinarrizko galdeketak egiten ikastea.
  • Wikidatak darabilen Wikibase softwarea ezagutzea.

Edukiak

1 atala (2 ordu)

2 atala: Ariketa praktikoak (2 ordu)

3 atala: Ariketa praktikoak / Wikibase (2 ordu)

Jakintza-arloak