BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen.

Data: 2023ko uztailaren 3a (Astelehena.)
Ordutegia: 9:00-13:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 28a

Aurkezpena

Partaidetza komunitarioa funtsezko tresna da bizikidetza inklusiboagoa sustatzeko, rol-aldaketak gertatzen direlako, eta horrek harreman-dinamika bidezkoagoak sortzen ditu. Horregatik, gizarteratze-arloan lan egiten duten instituzio eta gizarte-erakundeentzat parte-hartzea sustatzea gaur egungo erronketako bat bilakatu da. Jardunaldi honetan, hainbat elkartek, ikuspegi ezberdinekin bada ere (ekologismoa, feminismoa, eskubideen defentsa, herri-hezkuntza, gizarte-ekonomia), parte-hartzea bultzatzea ahalbidetzen duten praktikak ezagutaraziko dituzte. Halaber, parte-hartzaileek beren esperientziak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko aukera izango dute.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Emaús Gizarte Fundazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak.

       Babeslea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia  

 

> Elkarrizketa: Sheila Padrones: "Komunitate inklusiboak sortzea gizarte osoaren erronka da, eta ezin zaio soilik gizarte-zerbitzuetatik erantzun"

Helburuak

  1. Bizikidetza/gizarteratzea parte-hartze komunitariotik sustatzen duten praktikak partekatzea.
  2. Gizartean esku hartzeko ereduan paradigma aldaketa sustatzen duten jardunbideei buruz hausnartzea.
  3. Gure komunitateetan bizikidetzan/gizarteratzean laguntzeko aukera ematen duten besteren eta norberaren indarguneak identifikatzea.
  4. Behar pertsonaletatik abiatuta, komunitate-harremanak sortuko dituen esku-hartze sozialeko eredua lortzen laguntzea.

Nori zuzenduta

  • Gizarteratze arloan aritzen diren gizarte eragileei eta elkarteei.
  • Gizarte Zerbitzuetan aritzen diren instituzioei edo bertan lan egiten duten teknikariei.
  • Gizarte-mugimenduei orokorrean.
  • Partaidetza komunitarioa sustatzeko interesa duen edonori.

Jakintza-arloak