Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun.
Aurkezpena
Zerk pizten ditu gure desirak? Nola eraikitzen eta kutsatzen dira desirak gaur egun? Zein da nazioa, kultura, hizkuntza edo egitasmo politikoekiko atxikimenaren dinamika? Paradigma berriak agertu dira azken hamarkadetan, feminismotik, besteak beste, motibazio kolektiboen azterketan zein formulaziotan, emozioak eta arrazoiak dikotomia kolokan jarriz.
Horretaz aritu nahi dugu parte hartzailea izan nahi duen egitasmo honetan. Aditu eta arituak gonbidatuko ditugu, jakina, baina bertaratuko garen guztion hausnarketak eta ekarpenak entzutea eta elkartrukatzea da gakoa.
Tailer hau UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dute.
> Elkarrizketa: Andoni Olariaga: "Azken batean, desirak mugitzen gaitu ekintzara"
Irakasleak
- Lur Albizu Etxetxipia
- Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
- Ane Elordi Alburquerque
- Estitxu Garai Artetxe
- Alba Garmendia Castaños
- Ainhoa Olaso Sopelana
- Eraitz Saez de Egilaz Ramos
- Mikel Urdangarin Irastorza
- Leire Vargas Nieto
Helburuak
- Desira, afektugintza eta atxikimenduaren inguruan gaur egun dauden zenbait teoria eta hausnarketa geureganatzea
- Gogoeta hauek Euskal Herriko egungo egoerara ekarri nahi ditugu, praktikatik hemen eta orain egiten ari diren hausnarketak ere ezagutzeko.
- Elkarrekin pentsatzeko tailerra ere izan nahi du, gonbidatuko ditugun irakasle edo parte hartzaileez gain, bertaratuko garen guztion iritziak eta ekarpenak elkartrukatzeko aukera ere eskainiz.
Nori zuzenduta
Aztertuko ditugun gaietan interesatuta egon daitezkeen guztiei. Ez dago aldez aurretik inolako gai edo eduki zehatzik menperatu beharrik.