Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan.
Aurkezpena
Giza eta gizarte zientzietako hainbat diziplinak eta teoria feministak agerian utzi dute azken hamarkadetan hizkuntza hautu eta praktiken baldintzagarri handienetakoa generoa dela. Horren uberan, generoaren aldagaiak euskararen biziberritze prozesuan duen eragina gogoetagai dute azken urteetan euskalgintzako hainbat eragilek. Halaber, mugimendu feministan ere garrantzia hartu du hizkuntzaren auziari buruzko gogoetak. Datu batzuk esanguratsuak dira: emakumeek euskara gehiago erabiltzen dute eremu soziolinguistiko gehienetan (euskara hegemonikoa den guneak salbuespen) eta adin tarte guztietan (adinduenetan izan ezik). Halaber, emakumezkoen engaiamendua ere handiagoa da (Euskaraldiaren orain arteko aldietan % 60tik gora andrazkoak). Argi dago, beraz, euskararen biziberritzearen eragiteko politika publiko egokiak diseinatzeko edota arlo horretako gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko, garrantzitsua dela hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa hori aztertzea. Arestian esan bezala, azken urteetan bidea egiten ari den ikuspuntu eta gogoeta zein ikerketa lerroa da. Hala ere, ikerketa zehatz eta gorpuztuak ez dira asko oraindik. Arnasguneak, dituzten ezaugarriengatik, gune aproposak dira ikerketa sendo bat bideratzeko. Batetik, horretarako ernamuin bat izan nahi du ikastaro honek. Bestetik, arnasguneen iraupenerako ezinbestekoa da generoaren aldagaia aintzat hartzea, eta horretan ere jarriko du alea.
> Elkarrizketa: Idurre Eskisabel: "Hizkuntza minorizatu batean hitz egiteko hautua egiten dugunean generoak badauka zeresana"
Jardunaldi hauek elkarlanean antolatu dute UEUk eta Euskalgintzaren Kontseiluak.
Galtzaundi Euskara Taldea laguntzaile.
Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Irakasleak
- Lorea Agirre Dorronsoro
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria
- Eneko Garcia Juarena (Albina Stardust)
- Onintza Legorburu Larrea
- Kattalin Miner Perez
- Miren Segurola Larrañaga
- Leire Vargas Nieto
Helburuak
- Euskararen biziberritze prozesuan generoaren aldagaia kontuan izateak duen garrantzia erakustea, politika publikoen diseinurako zein gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko.
- Arnasguneen iraupenerako generoaren aldagaiak duen garrantzia agerian uztea.
- Teoria eta gogoetatik harago, euskararen biziberritze prozesurako baliagarri izan daitekeen ikerketa lerro gorpuztu eta lekutua bultzatzea.
Edukiak
- Euskararen biziberritze prozesuan generoaren aldagaia kontuan izateak duen garrantzia erakustea, politika publikoen diseinurako zein gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko.
- Arnasguneen iraupenerako generoaren aldagaiak duen garrantzia agerian uztea.
- Teoria eta gogoetatik harago, euskararen biziberritze prozesurako baliagarri izan daitekeen ikerketa lerro gorpuztu eta lekutua bultzatzea.
Nori zuzenduta
- Euskaran biziberritze prozesuan ari diren gizarte eragileetako kideak.
- Euskara teknikariak.
- Berdintasun teknikariak.
- Mugimendu feministako kideak.
- Hainbat diziplinetatik hizkuntz hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa aztertzen ari diren ikerlari eta ikasleak.
- Gizarte eraldaketa prozesuetan interesa duen edonor.