Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia.
Aurkezpena
OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UEU eta UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia, Zientzia eta Teknologia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.
> Ikusi antolatzaileari egindako elkarrizketa: Joxerra Furundarena: "Osasun-zientzietako gradu-amaierako lan horiei ikusgarritasun handiagoa eman nahi diegu"
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (21/22 eta 22/23) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Horretarako ekainaren 2a baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.
Jardunaldia aurrez aurre egingo da, ekainaren 12an, Eibarren, Markeskoa jauregian.
Ikasle bakoitzak egun berean lanaren aurkezpena partekatuko du. Lan bakoitza aurkezteko 10 minutuko tartea erabili ahalko da.
Dei egiten dizuegu osasun-zientzietako ikasle graduatu berriei, hartutako lan guztiari ikusgarritasun gehiago eman diezaiozuen, ekarri itzazue zuen gradu-amaierako lanak Jardunaldi honetara eta aurkeztu zuen ikaskide izan direnen aurrean. OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi batean argitaratuta ikusiko dituzue lan horien laburpenak.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta OEEk (Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea).
Laguntzaileak:
Irakasleak
Helburuak
- Osasun arloko graduetan egiten diren Gradu Amaierako Lanei ikusgarritasun gehiago ematea.
- Osasun arloko ikasle, irakasle eta profesional euskaldunen arteko harremana sustatzea.
- Osagaiz aldizkaria ikasle eta graduatu berriei ezagutzera ematea.
Edukiak
1. Lanaren laburpena idazteko jarraibideak
Gradu-amaierako lanaren laburpena idazterakoan ondorengo egitura erabili Word artxibo batean edo antzekoan (datu guztiekin gehienez 2 orrialde bete daitezke):
- Lanaren izenburua.
- Egilearen izen-abizenak.
- Fakultatea (nongo fakultatetik aurkeztu den).
- Egilearen posta elektronikoa.
- Laburpena.
- Erreferentzia bibliografiko batzuk jarri daitezke. Gako-hitzik ez.
- ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura.
Oharra: ez erantsi bestelako dokumenturik (gradu amaierako lan osoa, eranskinak…), OSAGAIZ aldizkarian laburpena baino ez delako argitaratuko.
2. Lana igotzeko jarraibideak
Laburpena Osagaiz aldizkariaren plataformara igo behar da: http://www.osagaiz.eus.
Horretarako eman beharreko pausuak:
- a) Erregistratu: http://www.osagaiz.eus/user/register. “Erregistratu honela” jartzen duen tokian egile gisa erregistratu.
- b) Hasi Saioa http://www.osagaiz.eus/login: sartu erabiltzailea eta pasahitza, eta klikatu bidalketa berria jartzen duen tokian.
- 1. Urratsa: Aldizkariaren atalean hautatu Gradu Amaierako Lanak. Gorde eta jarraitu.
- 2. Urratsa: “Bidalketa dokumentua” jartzen duen tokian igo laburpenaren dokumentua. Gorde eta jarraitu.
- 3. Urratsa: Bete eskatutako datuak. “Gorde” eta “Jarraitu”.
- 4. Urratsa: “Gorde” eta “Jarraitu”.
- 5. Urratsa: Bidalketa berretsi. Amaitu bidalketa.
3. Lanen onarpena: epea ekainaren 2a arte zabalik (luzatuta!)
Ekainaren 2. astean antolatzaileak aurkeztutako lanen egileekin harremanetan jarriko dira lanaren onarpena jakinarazteko eta hala bada aurkezpenaren eguna eta ordua zehazteko.
Informazioa: Osagaiz aldizkaria
info@osagaiz.eus
944 00 11 33
Nori zuzenduta
Osasun arloko edozein mailako graduko ikasleei, irakasleei eta osasun profesionalei.