Herritarrak ikerketan inplikatzen. (Hasiera Ekitaldia)

Data: 2023ko ekainaren 14a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:30-13:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 12a

Aurkezpena

Herritarrei ikerkuntza arrotza egiten zaie eta ez dute normalean ikerkuntza prozesuan parte hartzen. Parte hartze hori objektu gisa izan ohi da (adibidez, galdetegiak betetzen edo laginak ematen) eta gutxitan ematen zaie merezi duten protagonismoa. Hala, herritarrak zientzietatik urrun senti daitezke, bakarrik zerbait behar denean jotzen dela beraiengana eta parte hartzeko gogoak mugatuak izatea. Ondorioz, kultura zientifikoaren hedapena oztopa daiteke eta zientziek izan behar duten paper soziala muga daiteke.

Adin guztietarako herritarrak subjektu aktiboak direnean, hau da, ikerkuntza bultzatzen dutenean eta ikerkuntzan txertatzen direnean, egindako ikerketa aberastu daiteke eta zientzian eragin dezaketela senti dezakete. Zientzia herritarra esaten zaio honi eta, herritarrak ikerkuntza praktikatzen duten heinean, kultura zientifikoa hedatzen da eta zientzien eragin soziala handitzen da. Euskal ikertzaileek halako hainbat egitasmo bultzatu dituzte eta horiek ezagutzeko eta esperientzia horiek partekatzeko abagunea eman nahi dugu. Hala, aztertu nahi ditugu herritarrak ikerkuntzan inplikatzeak ikerkuntzan beran dituen onurak, dauden oztopoak, herritarren eta ikerkuntzaren arteko zubi-lana nola egin eta kultura zientifikoaren hedapenean izan dezakeen eragina.

>>> Ikusi antolatzaileari egindako elkarrizketa: Koldo Garcia: "Herritarrak zientzietan ahalduntzea giltzarria da gizarte heldu, kritiko eta arduratsu bat izateko"

Irakasleak

Helburuak

  • Zientzia herritarra ezagutzea eta esperientziak partekatzea.
  • Zientzia herritarraren onurez eta oztopoez hausnartzea.
  • Herritarrak ikerkuntzan inplikatzeko bideak proposatzea.

Edukiak

 

GALDETEGIA

Herritarrak ikerkuntzan nola inplika daitezkeen aztertu nahi dugu, eta horretarako, euskal komunitate zientifiko-teknikoaren iritzia jasotzea beharrezkoa iruditu zaigu. Emaitzak Hasiera Ekitaldian aurkeztuko ditugu.  >>> Galdetegia

Nori zuzenduta

Herritarrak ikerkuntzan txertatzean interesa duen ikertzaile profesional, ikertzaile amateur eta herritar orori.

Jakintza-arloak