DE005 - Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna
Aurkezpena
Ikastaro hau UEU-GOIk UPV/EHUko Doktorego Eskolarako (DOKe) 2022-2023 ikasturtean eskaintzeko prestatu duenikastaro sortan sartzen da. Ikastaro sorta honen helburua, UPV/EHUn matrikulaturik dauden doktoregai euskaldunei prestakuntza osagarria eskaintzea da eta beraz ikastaro hauek UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik dauden ikasleentzat da soilik.
Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna
Buru-mapen bitartez gai zehatz bat kartografiatu dezakegu, erregistroak bilduz, eremuak sortuz, eta konexioak eginez. Informazioa adierazteko eta antolatzeko aukera ematen digute, baina baita ere eta gerora irudikatutako hori gogora ekartzeko modu erreza eskaini ere. Horri gutxi balitz, sormenerako tresna ezin egokiagoa da, ideien asoziazioei esker.
Ikerketari lotutako lan askotan tresna baliagarriak dira buru/mapak: datuak eta ideiak antolatzeko, ideaziorako, oharrak hartzeko, arazoen ebazpenerako eta erabakiak hartzeko... Banaka ezezik, tresna boteretsua taldean lan egiteko eta taldeko lana modu errazean antolatzeko.
Irakasleak
Helburuak
- Buru/mapen oinarria zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzea
- Buru mapen erabilpena norberaren egunerokotasunean zein izan daitekeen esploratzea
- Buru mapak egiten trebatzea
Edukiak
1. GAIA: Buru mapak: oinarriak
2. GAIA: Buru mapak: antolaketa eta sormenerako tresna
3. GAIA: Buru mapen beste erabilpen batzuk
Metodologia
Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik daden doktoregaiei zuzenduta dago bere prestakuntza aldiaren osagarri gisa.