DE001 - Zientzia dibulgazioa eta ikerketa

Hasiera - Bukaera data: 2023ko apirilaren 17a - 2023ko apirilaren 28a (Online)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Izaera: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko otsailaren 27a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko martxoaren 20a

Aurkezpena

Ikastaro hau UEU-GOIk UPV/EHUko Doktorego Eskolarako (DOKe) 2022-2023 ikasturtean eskaintzeko prestatu duen ikastaro sortan sartzen da. Ikastaro sorta honen helburua, UPV/EHUn matrikulaturik dauden doktoregai euskaldunei prestakuntza osagarria eskaintzea da eta beraz ikastaro hauek UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik dauden ikasleentzat da soilik.

Ikastaroa BETE DA, baina ITXARON ZERRENDA ZABALIK DUGU.

 

Zientzia dibulgazioa eta Ikerketa

Ikerkuntzan egindako lana gizarteratzea behar-beharrezkoa da ikertzaileontzat.

Azken urteetan euskarazko dibulgazioan lan handia egin da eta lortutako hauspo hori mantentzeko eta bultzatzen jarraitzeko asmoz, ikastaro-tailer honetan ikertzaileentzat eskuragarri dauden baliabideak (komunikabideak, on-line plataformak, sare sozialak,...) aurkeztuko dira.

Zientzia gizarteratzeko beharra eta garrantzia argia bada ere, hau nola gauzatu ez dago hain argi. Ikastaro honen bidez zientzia hedatzeko interesa duen orori laguntza, iradokizunak eta lanabesak eskainiko zaizkio, adibide praktiko, ariketen eta esperientziak partekatzearen bidez. Era berean, tresna horiek erabilita norberak egiten duen ikerkuntza edo bestelako zientzia-gaiak gizarteari modu eraginkorrean helarazteko gomendioak emango dira.

Tailerraren helburua, hortaz, zientzia-dibulgatzaile lanetan hasi nahi dutenei baliabideak eskaintzea eta euskaraz idaztera bultzatzea da.

Zientziari buruz idazterakoan egoten diren trabak gainditzeko aholkuak ere eman nahi ditugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikertzaileei zientzia dibulgazioaren garrantzia azpimarratzea.
  • Dibulgazioan hasi nahi duenari lehen pausuak emateko laguntza eta lanabesak eskaintzea.
  • Dibulgazioan sakondu nahi duenari iradokizunak eta lanabesak eskaintzea
  • Euskarazko zientzia-komunikaziorako estrategiak lantzea eta esperientziak partekatzea

Edukiak

  1. Zientziaren dibulgazioa: ikuspegi orokorra. Zer da dibulgazioa? Zergatik eta zertarako dibugatu? Dauden euskarriak eta iturriak. Zabalkundea. Dibulgazioa ikertzaileen curriculumean.
  2. Idatzizko dibulgazioa. Nola idatzi? Zein da erabili beharreko estiloa euskarriaren arabera (papera, bloga, etab.)
  3. Ikus-entzunezko dibulgazioa: irratiak, eta telebistak dituzten berezitasunak. nola aurre egin elkarrizketei hedabide mota hautean. Dibulgaziozko hitzaldiak nola planteatu.

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik daden doktoregaiei zuzenduta dago bere prestakuntza aldiaren osagarri gisa.

Jakintza-arloak