Bizidunen bila II. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Hegazti eta landareak
Aurkezpena
Denok ezagutzen ditugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorgin-orratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak eta landareak errespetuz behatzen ikasiko da.
Ordutegia:
Maiatzak 20 larunbata, 10:00-20:00
- 10:00-14:00 Olarizuko lorategian saio teorikoa.
- 14:00-15:00 Bazkaria
- 15:00-20:00 Inguruan orkideo bila
Maiatzak 21 igandea, 10:00-14:00
- 10:00-14:00 Salburuan geratuko gara eta hegaztiak ikustera joango gara.
Irakasleak
Helburuak
• Euskal Herriko bizidunak aurkitzeko baliabideak ematea. Betiere kontserbazioa helburu.
• Parte-hartzaileak bizidunak maitatzen eta balioan jartzen ikastea.
Edukiak
Azalpen teorikoa:
Nola eta non aurkitu bizidunak:
1. Non-zer
2. Identifikazioa in situ
3. Bizidunen inguruan ibiltzeko aholkuak
Atal praktikoa
1. Hegaztien behaketa
2. Orkideo behaketa
EGITARAUA
1. eguna
• 10:00-14:00 Azalpen teorikoa.
• 15:00-20:00 Orkideo bila.
2. eguna
• 10:00-14:00 Hegazti bila
Metodologia
Lehenik eta behin bizidunak aurkitzeko aurretiko lanak zein diren azalduko da. Horretarako haiek bizitako esperientziak eta lan-fluxua azalduko dituzte.
Ondoren, praktikara pasa eta adituen laguntzarekin animali eta landareen bila joango gara.
Nori zuzenduta
Euskal Herriko bizidunen inguruko interesa duen edonor.