Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak.

Data: 2022ko uztailaren 14a (Osteguna)
Ordutegia: 9:30-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko uztailaren 11a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketek VI. edizioa izango dute aurten. Bi urtez behin elkartu gara lehen topaketatik, beti urte bakoitietan (2013an, 2015ean, 2017an, 2019an eta 2021ean). Aurten, ordea, ospakizun garrantzitsua dugu, Udako Ikastaroek 50 urte beteko baitituzte; beraz, urteurrenaren harira, seigarren topaketa aurreratu, eta urte bikoiti batean egingo dugu lehenengoz.

UEUren bost hamarkadako ibilbidea aitzakia gisa hartuta, euskara akademikoaren garapena izango dugu hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko gara, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta. Igone Zabala irakasle eta ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari, eta beste bost eragileren ekarpenek osatuko dute egitaraua.

Jardunaldi hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.

Irakasleak

Helburuak

  • Hizkuntzalari euskaldunak elkartzea.
  • Euskarak alor akademikoetan izan duen garapenari begiratua egitea.
  • Etorkizunerako dauzkagun erronkak identifikatzea.

Nori zuzenduta

Topaketen edizio guztiek bezala, hizkuntzalari euskaldunen elkargune izan nahi du aurtengoak ere, baina interesa duen edonork parte har dezake.

Jakintza-arloak