Pertsonarengan zentratutako osasungintza- Arreta integrala eta Komunikazio klinikoa

Hasiera - Bukaera data: 2022ko urriaren 28a - 2022ko azaroaren 12a (Larunbatak)
Ordutegia: Aurrez-aurrekoak:10:00-14:00/15:30-17:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko urriaren 26a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Datak eta ordutegiak:

  • Urriaren 28an, ikastaroaren hasiera: UEUren plataforma birtualetik irakurketa lana (3 ordu)
  • Aurrez-aurreko saioak: azaroak 5 ets 12 (6 ordu saio bakoitzean) 10:00-14:00/15:30-17:30

Medikuntzaren praktika klinikoa dinamikoa da, XX. mendeko azken hamarkadetatik hona bizitzen ari garen medikuntzaren aro modernoak balioen, lehentasunen eta ikuspuntuen aldaketa eragin du. Garapen zientifiko-teknologikoari ematen zaion leku pribilegiatua nabarmentzen da. Ildo beretik, medikuntza edo osasungintza osotasunean gaixoarekin zuzenki lotutako lan-esparrua bada ere, lanean ikusi den joera nabarmena gizatasunetik aldentzea izan da. Baina teknologiaren aurrerapenez gain, medikuntzaren azken urteetako benetako iraultza, aldaketa kulturalak dakar. Gizarteak eta osasun-profesionalek ikusi dute humanismoan formatzeko beharra. Aldaketa kultural horrek osasun-sistema norbanakoan oinarritzera behartzen gaitu eta eraginkortasuna bilatzeko asmoarekin lan egiteko era aldatzeko beharra sortu du. Teknika zehatzak irakatsi behar dira eta ikasiak izan beharra dute. Honenbestez, arazoak ikusmolde globalizatzaile, humanizatu eta, hala behar denean, espezializatu batetik abordatzen diren eredu integratu bat ikastea beharrezkoa da.

Irakasleak

Helburuak

Helburu nagusia:

• Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzea landutako tresnen bitartez.

Helburu espezifikoak:

• Osasun-langileen artean gogoeta sustatzea, gaixotasunaren atzean gauza gehiago ote dauden hausnartzeko.

• Eguneroko praktikarako pazientearekin harreman egoki eta eraginkor bat eraikitzeko tresnak ezagutzea.

• Pazientearengan zentratutako metodologia klinikoa ezagutzea eta praktikatzea

• Elkarrizketa kliniko egituratuaren metodologia ezagutzea eta praktikatzea

Edukiak

Ikastaroan zehar bi lan metodologia landuko dira, Elkarrizketa klinikoa lantzeko elkarrizketa kliniko egituratuaren metodoa eta Pertsonarengan zentratutako metodo klinikoa. Aurkezten den arazorako eta pazientearen ezaugarrietarako ekintza-plan bat erabaki behar da. Gainera, adostutako ekintza-planarekiko atxikimendu egokia lortu. Horretarako, ziurgabetasunaren maneiua beharrezko tresnatzat ulertu behar da, generoaren eraikuntza soziala eta horrek duen eragina aztertu behar da, ikuspuntu psikosoziala barneratu behar da gaixotasuna eta gaixoa ulertzeko, eta ondoeza aztertu behar da. Pazienteari duen arazoarekiko plan terapeutiko egokia proposatu behar zaio eta tratamenduarekiko atxikidura egokia bermatzeko faktoreak ezagutu behar dira.

Prework- Online: Lan egiteko proposamen berrien inguruko gogoeta. Norberaren irakaskuntzako hutsuneak eta beharrak arakatzeko lanketa.

Saio presentziala 1:

1. Atala: Komunikazio klinikoaren inguruko gogoeta. Elkarrizketa kliniko egituratua.

2. Atala: Konexio-fasea, Arakatze-fasea eta Entzute aktiboa.

3. Atala: Ebazpen-fasea, komunikatzeko teknika aurreratuak.

4. Atala: Itxiera-fasea eta egoera berezien lan espezifikoa.

Saio presentziala 2:

1. Atala: Pazientearengan zentratutako metodo klinikoa. Bilakaera eta ezaugarriak

2. Atala: Anamnesi proposamena

3. Atala: Plan terapeutiko partekaturako teknikak.

Metodologia

Ikastaroak bi atal izango ditu, aurretik egin beharreko lana eta bi egunetan emango den ikastaro presentziala da.

Lehenik, online zati bat izango du, 3 orduko iraupenarekin. Galdetegi bat erantzuteko eskatuko da, aldez aurreko gogoeta bat egiteko eta zailtasun garrantzitsuenak detektatzeko, ikasturtean zehar horiei heltzeko helburuarekin. Gainera, aldez aurretik dokumentu interesgarriak emango dira, irakurtzeko eta planteatutako hausnarketan laguntzeko.

Bigarren zati presentziala 6 orduko iraupeneko 2 egunetan banatuko da.

Ikastaroak izaera praktikoa du, eta prestakuntzaren metodoa irakaslearen ahozko azalpena eta taldekako nahiz banakako lan-dinamika txikiekin konbinatzean datza. Power point aurkezpen bat erabiliko da, diapositiba eta bideoekin, irakaslearen azalpenean laguntzeko.

Ikasleek landutako dinamika induktibo horien bitartez, ondoren ematen diren kontzeptu teorikoak praktikatzea bilatzen da. Gogoeta- eta eztabaida-ariketak egingo dira 4 pertsonako taldeetan; ondoren, bertaratutako guztientzat bateratze-lana egingo da. Irakaslearen feedback-aren ondoren, ariketa bakoitza ekitaldiaren azken ondorioekin amaituko da,.

Ikasleen kasu errealekin lan egingo da, talde txikietan eztabaidatuz eta roleplay ariketa eginez. Irakaslearen feedback iraunkorra mantenduko da eta roleplay desbrifinga egingo da ariketaren amaieran.

Ikaskuntzaren oinarria da irakasleek talde-lanean etengabeko tutoretza izatea eta irakasleei galderak eta zalantzak azaltzeko parte-hartze askea izatea.

Nori zuzenduta

Osasun langileei zuzenduta, mediku eta erizainei. Bereziki interesgarria Familiako eta komunitate Arretako mediku eta erizainentzat.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Jakintza-arloak