Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako

Hasiera - Bukaera data: 2021ko ekainaren 28a - 2021ko ekainaren 29a (Astelehena, asteartea)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko maiatzaren 17a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko ekainaren 21a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).

Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan.

Ikastaro honetan Lehen Hezkuntzako irakasleentzat euskararen erabilera indartzeko baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta hainbat tresna aurkeztu nahi dira, baita euskararekiko jarreretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak ere.

Irakasleak

Helburuak

• Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleei, ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzera begira, eguneroko lanerako baliagarri izango zaizkien estrategiak eta tresnak aurkeztea.

• Estrategia eta tresna horiek ikastetxeko jardunean nola planifikatu daitezkeen aztertzea.

Edukiak

• Eskolaren norabidea eta mugak

• Erabileran egitera begirako oinarriak: gutxieneko helburua eta oinarrizko prozedura

• Oinarrizko estrategiak: Hezitzaile Berritsuak

• Erabilera indartzera eta ahozko gaitasunean eragitera begirako tresnak:

  1. Ahozko jarduera bideratuak
  2. Elkarrizketa itxiak eta hizkuntza-jolasak
  3. Atseden tarteetarako dinamizatutako jarduera proposamenak.

• Hizkuntza-sozializazioan eta hizkuntza-ohituretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak:

  1. Euskararekiko motibazioa lantzeko abiapuntua eta jarduerak
  2. Gurasoak eta eskola norabide berean: gurasoei begirako mezuak, gurasoen kezken inguruan eman beharreko erantzunak, mezuak emateko bideak, eta tresna lagungariak.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Landutakoa praktikara eramateko modukoa izatea nahi da. Oinarri batzuetatik abiatuko da baina saioen tarte handiena ariketa eta dinamika praktikoak egiteko erabiliko da.

Nori zuzenduta

Batez ere Lehen Hezkuntzako irakaslegoari zuzenduriko ikastaroa da.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Jakintza-arloak