Eskolak naturan hezi

Hasiera - Bukaera data: 2021ko apirilaren 17a - 2021ko apirilaren 24a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-17:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko otsailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko apirilaren 11a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: apirilak 17 eta 24

Egun bizi dugun pandemia egoeran, koronabirusa aire zabalean gutxiago kutsatzen dela ikusita asko dira ikasgelak naturara zabaldu dituzten ikastetxeak. Eredu hau ohikoa da beste zenbait herrialdeetan (Norvegian, Danimarkan eta Eskozian, esaterako), eta gainera, haurren behar afektiboak, ongizatea eta eskubideak (jolasa eta ingurumenarekin harremana) bermatzen ditu.

Baina ez hori bakarrik. Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak.

Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu.

Zeren zain gaude? Naturan ikasteko unea da!

Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net

Irakasleak

Helburuak

  • Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.
  • Irakasleak naturaren ezagutza eta naturan ematen den jolasaren pedagogian formatzea.
  • Nafarroako curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.
  • Nafarroan Naturan Hezten duten eskolen berri ematea eta sarea osatzea.

Edukiak

Naturaren ezagutza eta kontserbazioa.

  • Zertarako naturan hezi?
  • Naturarekin kontaktuaren garrantzia eta onurak haurtzaroan.
  • Ezagutzen al dugu inguruko natura?
  • Naturaren kontserbazioaren garrantzia.
  • Segurtasun eta prebentzio irizpideak.

Jolasa naturan.

  • Jolasa oso kontu serioa da.
  • Jolasa aberastuz.
  • Naturan jolastearen garrantzia.
  • Ingurunea eta jolasaren arteko lotura.
  • Jolaserako materialak natura.

Ez ezer ahaztu! Baso-eskolako gidalerroak.

  • Zer eraman basora?
  • Nola egituratu egunak?
  • Zein da helduok hartu beharreko rola?

Natura ikasketarako baliabide.

  • Nola eskuratu curriculumeko gaitasunak naturako baliabideak erabilita?

Metodologia

Saio teoriko praktikoak izango dira, modu presentzialean emango direnak.

Nori zuzenduta

Irakasle, guraso edo interesa izan dezakeen edonori.

Jakintza-arloak