NZ4T. Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka.

Hasiera - Bukaera data: 2021ko apirilaren 17a - 2021ko apirilaren 18a (Larunbata eta igandea)
Ordutegia: larunbatean: 09:00-19:00/ Igandean: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko otsailaren 26a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko apirilaren 11
NZ4T. Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka.

Aurkezpena

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ4T Natur Zientzien IV. Topaketa izango da 2020ko azaroaren 7an eta 8an. Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!), 2015 (NZ2TOPA!) eta 2018an (NZ3T) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga.

Ikusi topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus

Irakasleak

Helburuak

  • Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.
  • Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.
  • Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.
  • Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.
  • Herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.
  • Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Nori zuzenduta

  • Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
  • Naturaren kudeatzaileei.
  • Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.
  • Natur Elkarteetako kideei.
  • Naturzaleei.
  • Natur hezitzaile eta irakasleei.
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Izen-emateaurretik aipatutako publikoari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei ere zuzenduta dago.

Jakintza-arloak