Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz.

Data: 2019ko ekainaren 11 (Asteartea)
Ordutegia: 8:30-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 11
Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz.

Aurkezpena

Jardunaldi hau UPV/EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da, Pirinioetako eremu geografikoan klima-aldaketak dituen eraginari eta ondorioei buruzko eztabaida jendartera zabaltzeko asmoz. REPLIM eta PIRAGUA proiektuek POCTEFA 2013-2020 programaren lehen deialdian lortu zuten finantzazioa eta haien helburu nagusiena Pirinioetako aintzira/zohikaztegietan zein ur-baliabideetan klima-aldaketak izan ditzaken eraginak aztertzea da. REPLIM eta PIRAGUA proiektuekin batera beste 3 proiektu gehiago daude OPCC-ren (KAPB- Klima Aldaketaren Priniotako Behatokia) babespean elkarlanean: CANOPEE (basoak), FLORAPYR (landareak) eta CLIMPY (klimatologia), antzeko finantzazio-baldintzetan. Proiektu bakoitzean, CLIMPY-n izan ezik, euskal ordezkari bat dago, gutxienez.

Pirinioen testuinguruan klima-aldaketari lotutako ondorioei eta egokitze bideei buruzko eztabaidarako bideak zabaltzea da REPLIM eta PIRAGUA proiektuen zeregin garrantzitzuetako bat. Testuinguru honetan, egun erdiko jardunaldia antolatu dugu, Euskal Herritik Piriniotara begira klima-aldaketaren inguruan jendarteko aktore desberdinek egin (eta egiteko asmoa) duten lana zabaltzeko, eztabaidarako foro bat bultzatuz.

ehu ueu
replim piragua
poctefa  

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriko agenteen (akademia, administrazioa, kudeatzaileak, jendartea) arteko ideien trukea faboratu klima-aldaketaren eraginei eta egokitze neurrien norabideari buruz
  • Klima-aldaketarekiko sentsibilizazioa bultzatu Euskal Herriko jendartean
  • Klima-aldaketaren arloan administrazioek egindako lana ezagutarazi
  • Ezagutza zientifikoan oinarritzen diren REPLIM, CANOPEE, FLORAPYR, CLIMPY eta PIRAGUA proiektuen helburuak, emaitzak eta ondorio garrantzitsuenak zabaldu jendartean.

Edukiak

  • Administrazioak klima-aldaketaren inguruan egindako lana eta etorkizunerako plana
  • Klima-aldaketaren ondorioak aztertzeko eta egokitze bideak bilatzeko Euskal Herrian eta Euskal Herritik egiten ari diren ahaleginak
  • Klima-aldaketak Pirinioetan ekar ditzakeen ondorioen azterketa zientifikoa arlo desberdinetan (basoak, biodibertsitatea, hidrologia, aintzirak eta zohikaztegiak)

Jakintza-arloak