Wikinagusi lantegia.

Data: 2018ko uztailaren 2a (Astelehena)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko ekainaren 25a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Barnetegi digitala: Wikipedia/Wikimedia.

Euskaraz aritzeko oinarrizko softwarea ezagutu eta erabili ondoren, Wikipedia/Wikimedia egitasmoak ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzeko, ikastaroaren muina ,Wikipedia/Wikimedian aditu moduan parte hartzeko aukerak aurkeztuko dira eta lan horietan “ikasleek” oinarrizko trebakuntza lortzea da azken helburua.

Lantegi hau EWKE eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

Wikimedia familiako egitasmoak ezagutzea eta ADITU moduan lan egiteko aukerak ezagutzea eta berorietan trebatzea.

Edukiak

Uztailak 2, astelehena

9:00-10:00: Oinarrizko Softwarea

  • Ordenagailuak martxan jartzea, sarea konfiguratzea, euskaraz aritzeko softwarea eta konfigurazioa. Hiztegiak, Euskalbar, zuzenketa, itzultzeko laguntzak, ahotsa. Ikasleak bere ordenagailua badakar, ikastaroa bukatu eta gero ondo konfiguratuta eramango du etxera.

10:00-13:00: Wikimedia proiektuak: ekarpenak egiteko modua

  • Erabiltzaile-kontua sortu. Nola zuzendu, nola orraztu esaldi bat Wikipediako artikulu batean? Nola markatu artikulu bat zirriborro hutsa dela? Nola markatu artikulu batean erroreak daudela? Zelan jakin nor(tzu)k idatzi du(t)en artikulu bat? Nola sortu artikulu sinple bat? Nola gehitu artikulu bat Wikipediako kategoria batean? Ze artikulu falta dira nik menperatzen dudan arlo honetan? Idazketa-prozesua eta ohiko arazoak. Praktika. Batez ere Wikipediarekin lan egingo da, baina gainetik aurkeztuko dira beste hauek ere: Wikidata, Commons, Vikipedia, Wiktionary, eta CC-BY-SA lizentzia.

15:00-16:00: Aditu seniorrentzako aukerak: ekarpenak egiteko moduak

  • Editorearen zeregina. Bestelako kontrolak. Proiektu berriak abiatzea eta kontrolatzea. Adibideak. Praktika.

16:00-17:00: Editatoia

  • Ikasitakoa martxan jartzea adibide praktikoen batez. Bukaeran lantegi-saioaren ebaluazioa egingo da. Merezi du beste egun batean berriro biltzea? Noiz? Non?

Jakintza-arloak