Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora

Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak, Filosofia
ISBN: 978-84-8438-687-2
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 270

Saiakera honek azaltzen du zelan
igaro garen garai bateko logozentrismotik (erregistro idatziaren
nagusitasunetik) gaur egungo ikonozentrismora (Irudiaren Arora), narrazioa
ardatz biren inguruan harilkatuta: batetik, komunikazio-arloko teknologia
moderno nagusien sorrera-testuinguruaren eta ondorengo bilakaeraren berri
emanez; bestetik, teknologiok garaian garaiko gizarte zein ideologiekin izaniko
harreman dialektikoa deskribatuz, nola Euskal Herrian hala mundu zabalean.
Gogoeta egiten du, era berean, Giovanni
Sartorik Homo Videns: Televisione e Post-Pensiero saiakeran planteaturiko
hipotesiaren inguruan: benetan ahultzen al ditu Irudiaren Aroak arrazoibidea eta logos-a?
Zertzuk dilema planteatzen dira irudiz gainezkaturiko gizarte geroz eta teknologizatuagoan? Pertsonok ezaugarritzen
gaituzten hautu eta borondate askeak
kolokan jartzen ote ditu Google erraldoiak bere desanbiguaziorako eta zalantza ezabatzeko joerekin?
Aldaketa ebolutibo baten aurrean gaude teknologiok
erdi ziborg bihurtu gaituzten honetan? Euskal Herrian zein munduan modernitatetik postmodernitatera egin
den bidea aztertzeko beste modu bat da, azken
beltzean, saiakera honetan planteatzen dena, Euskal Herriaren zein Mendebaldearen historia garaikidean
barrena bidaiatuta.

Aitor Zuberogoitia Espilla eta Josu Zuberogoitia Espillari egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

1. HASIERAN BAZEN HITZA

2. INPRENTA ETA PRENSA: ERRENAZIMENTUTIK ILUSTRAZIORAKO ZUBI

3. TELEGRAFOA: BIRRINDU DIRA DISTANTZIA FISIKOAK

4. ARGAZKI-MAKINA: IRUDIEN OLDARRALDIAREN HASIERA

5. TELEFONOA: TELEKOMUNIKAZIOEN KONTROLA, ATLANTIKOAZ BESTALDERA

6. SOINU-GRABAZIOEN ALKIMIA-ARIKETA: HERRI-ONDARETIK KULTUR INDUSTRIARA

7. ZINEMA: MUNDUA IRUDIBILMINTZETARA EKARRIA

8. IRRATIA: BOZGORAILU ERRALDOIAREN LILURA

9. TELEBISTA: PAUSO ERABAKIGARRIA ESFERAPUBLIKOAREN ERAKETAN

10. INTERNET: HEMEN DA NODOEN MUNDU INTERKONEKTATUA

11. EPILOGOA: IRUDIEN IRAKURKETA ARRETATSUA, BEHARREZKO SINTESIA

ERREFERENTZIAK

IRUDIEN HELBIDEEN ERANSKIN

ENTZUNGAIEN HELBIDEEN ERANSKINA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)