V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2023.05
UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.
Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED); Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketa, Miren Aldasoro Lezea, Joxerra Aihartza Azurtza, Lander Olasagasti Hosteins eta Nerea Vallejo Lopez
Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna, Jone Amuategi Aulestiarte, Rocio Alonso Estrada eta Helena Ostolaza Etxabe
Fotobabesleen eraginkortasuna aztertzen laser espektroskopiaren bidez, Iker Lamas Frejo, Raúl Montero Santos, Maider Parra Santamaria, Ander Camiruaga Leza, Imanol Usabiaga Gutierrez eta Asier Longarte Aldama
Geoffroy saguzarraren dieta Euskal Herrian, Nerea Vallejo López, Joxerra Aihartza Azurtza, Lander Olasagasti Hosteins, Miren Aldasoro Lezea, Urtzi Goiti Ugarte eta Inazio Garin Atorrasagasti
Nanopartikulen sintesian zeharreko tamainaren neurketa denbora errealean, Usue Olatz Aspiazu Iturbe, Jose Ramon Leiza Rekondo eta Maria Paulis Lumbreras
Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzeko, Jon Levy Otheguy, Jorge González Esteban, Arturo Elosegi Irurtia eta Joxerra Aihartza Azurtza
Bitamina hidrosolubleak Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behorren esnean: Karakterizazioa eta edoskitzaroaren zeharreko eboluzioa, Ana Blanco Doval, Maria Ángeles Bustamante Gallego, Luis Javier Rodriguez Barron eta Noelia Aldai Elkoro-Iribe
Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz, Ainhoa Maiz Iginitz, Elena Gabirondo Amenabar, Daniel Andres Sanz, Fernando Lopez Gallego eta Haritz Sardon Muguruza
Kimika dinamikoa 3D argi ultramore bidezko fotopolimerizazioan aplikatua, Jon Ayestaran Uriarte, Robert Aguirresarobe Hernandez, Itxaso Calafel Martinez eta Haritz Sardon Muguruza
Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa: erreologia-inprimatze baldintzen harremana, Itziar Insua Castellanos, Oliver Wolfgang Etzold, Marcelo Calderón eta Robert Aguirresarobe
Gehigarri polimerikoen sintesia eta hauek zementuaren hidratazioan daukaten eraginaren azterketa, Aitor Barquero Salaberria, Sara Beldarrain Pavo, Alejandro Herranz Berzosa, Edurne Erkizia Jauregi, Jorge Sanchez Dolado eta Jose Ramon Leiza Rekondo
Nafarroako Aratxea izendapenean gizendutako animalien ongizatea: Elikadura konbentzionala vs Azpiproduktu begetalak, Aroa Romero, Pablo González, Sara León Ecay, Irantzu Goenaga Rodriguez, José Antonio Mendizabal eta Kizkitza Insausti
X Izpien Mikrofluoreszentzia tresna gisa mikroplastikoetan dauden sugar-atzeratzaileen migrazioa monitorizatzeko: akrilonitrilo butadieno estireno eta deka-209-aren kasua, Egoitz Fraga Lopez, Ainara Gredilla Altonaga, Olivia Gomez-Laserna eta Alberto de Diego Rodriguez
Mikroplastikoen karakterizazio kimikoa eta morfologikoa: Sopelako Atxabiril hondartzako kasua, Aritz Lapazaran Bidezabal, Uxue Uribe Martinez, Thomas Maupas, Olivia Gomez Laserna, Leire Mijangos Treviño eta Alberto de Diego Rodríguez
Konposatu per- eta polifluoratuen esposizioa haurtzaroan. Osasun publikoko estrategia esposomiko bat ikertzen, Anne San Román Martínez, Eunate Abilleira Cillero, Amaia Irizar Loibide, Belen Gonzalez Gaya eta Nestor Etxebarria Loizate
Neurofibroma-MPNST progresioaren ikerkuntza induzituriko zelula ama pluripotenteen (iPSC) ereduan oinarritutako sistema erabiliz, Itziar Uriarte Arrazola, Helena Mazuelas Gallego, Juana Fernández Rodríguez, Miriam Magallón Lorenz, Sara Ortega Bertran, Conxi Lázaro Garcia, Bernat Gel Moreno, Meritxell Carrió eta Eduard Serra
Leishmaniasia: gaixotasun globala. Tratamendurako hautagai berriak, Itziar De Miguel Romero, Aroia Burguete Mikeo, Rima El Dirany, José Peña Guerrero, Celia Fernández Rubio eta Paul Nguewa
Petrolio eta bio iturrietatik eratorritako monomeroen konparaketa estaldura jasangarrien garapenerako, Sara Rubio Murillo, Aitor Barquero Salaberria, Edurne González Gandara eta Jose Ramon Leiza Rekondo
Onddo mikorriziko arbuskularrak: nekazaritza ereduaren eta Arabako babarrun barietateen eragina, Irati Ijurco-González, Estibaliz Sarrionandia Areitio, Arantza del Canto eta Maite Lacuesta Calvo
Zenbateraino eragiten diote bakterio-komunitateek esne gordineko gazten kalitateari eta kaltegabetasunari?: Idiazabal gaztaren kasua, Gorka Santamarina García, Gustavo Amores Olazaguirre eta Mailo Virto Lekuona
Silizezko nanopartikulen egituraren analisia espektroskopia infragorriaren bidez, Mireia Sainz-Menchón, Iñigo González de Arrieta Martinez eta Gabriel Alejandro López
Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapenean, Aitor Villate Uribe, Gaston Pablo Barreto, Markel San Nicolas Oruetxebarria, Maitane Olivares Zabalandikoetxea, Oier Aizpurua-Olaizola eta Aresatz Usobiaga Epelde
Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar, Irantzu Vergara Luis, Juan Carlos Báez Millán, Olatz Zuloaga Zubieta, Maitane Olivares Zabalandikoetxea eta Ailette Prieto Sobrino
Nano-zuntz berri eta erabilgarrien fabrikazioa electrospinning jasangarriaren bidez, Mario Martinez Yubero eta Edurne González
Epoxi ur-dispertsioak estaldura antikorrosiboetan, Alvaro del Castillo Corral, Edurne González Gandara eta Maria Paulis Lumbreras
Tetrafluoroetileno sulfonatuan oinarritutako ionomero komertzialen saretzea protoi-trukatzaileko erregai-pilen mintzen eroankortasuna hobetzeko, Alba Gonda Lazkano, Justine Elgoyhen, Amaia Agirre Etxebarria eta Radmila Tomovska
Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekin, Shifa Jebari Benslaiman, Kepa Belloso Uribe, Asier Benito Vicente, Unai Galicia García, Asier Larrea Sebal, Ane San José Urteaga, Iraide Alloza Moral, Koen Vanderbroeck eta Cesar Martín Plagaro
Ardiaren 21 ehunetan karakterizatutako eta kuantifikatutako miRNA molekulen adierazpenaren banaketaren azterketa, Martin Bilbao Arribas, Aitor Guisasola Serrano, Endika Varela Martínez, Laura Diez Fuentes eta Begoña Marina Jugo
Bio oinarrituak diren dioletatik lortutako poliol berrien esplorazioa eta sintesia, Ane Olazaba, Andere Basterretxea Gorostiza, Haritz Sardon Muguruza eta Coralie Jehanno
1 motako diabetesarekin asoziaturiko RNA ez kodetzaile batek mikropeptido bat ekoiztu dezake, Jon Mentxaka Salgado, Koldo García Etxebarria, Henar Rojas Marquez, Ane Olazagoitia Garmendia, Leire Bergara, Luis Manuel Mendoza Gomez, Ainara Castellanos Rubio eta Izortze Santin Gomez
Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzan, Izaro Solozabal Azcarate, Raquel Zurbano Tejada, Maria Dolores Boyano Lopez, Beatriz Arteta Ruiz, Aitor Benedicto Garcia, Carolina Redondo Esteban eta Rafael Morales Arboleya
Tse5, bakterioen arteko lehian arrakastarako giltza, Jon Altuna Alvarez, Amaia González Magaña eta David Albesa Jové
Hiri-lurzoruetako metalen eta metaloideen bioeskuragarritasunaren ebaluazioa, Ainhoa Lekuona Orkaizagirre, Ainara Gredilla Altonaga, Maite Meaurio Arrate, Eneko Madrazo Uribeetxebarria eta Maddi Garmendia Antin
Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esnean, Inés Baciero Hernandez, Maider Ayerra, Mikel Musatadi Larrucea, Maitane Olivares Zabalandikoetxea, Ailette Prieto Sobrino eta Olatz Zuloaga Zubieta
Alteromonas spp. generoko itsas andui baten mekanismo molekular eta zelularrak karbono polimerikoaren degradazioaren parte hartzean, Uxue Arrizabalaga Luzuriaga, Carla Pérez Cruz, Raquel Liébana Garcia, Eli Bilbao Garcia eta Laura Alonso Sáez
Nola ezagutu dezakegu gure esposoma?, Mikel Musatadi Larrucea, Claudia Caballero, Asier Andrés Maguregi, Paula Bustamante, Eider Gerekaetxebarria, Jon Zumalabe, Maitane Olivares Zabalandikoetxea eta Olatz Zuloaga Zubieta
Axioi Inflazioa, Daniel G. Figueroa, Joanes Lizarraga Olano, Ander Urio Garmendiaeta Jon Urrestilla Urizabal293
Mikroplastikoen analisia sedimentuetan: Prozedura baten proposamena, balidazioa eta aplikazioa, Uxue Uribe Martínez, Thomas Maupas, Olivia Gomez Laserna, Leire Kortazar Oliver, Luis Ángel Fernández Cuadrado, Leire Mijangos Treviño eta Alberto de Diego Rodríguez
Mendiko larreetako polinizatzaileen bazka-portaera aldaketak denbora eta espazioan, Maddi Artamendi Arzamendi, Ainhoa Magrach, Arantza Aldezabal Roteta eta Paula Domínguez Lapido
Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotik, Ainara Otamendi Elizalde, Ziortza Agirrezabala Urkia, Carla Pérez Cruz, Raquel Liébana Garcia, Iñaki Berregi Abalde, Anders Lanzén, Laura Alonso Sáez, Maria Teresa Dueñas Chasco eta Oier Etxebeste Juarez
Hegaztien dibertsitatea Bizkaiko baso natural eta landaketa exotikoetan, Unai Sertutxa Irazola, Lorena Peña Lopez, Ibone Ametzaga Arregi eta Unai Ortega Lasuen
Aljeriako behien nodulu linfatikoetatik isolatutako Pseudochrobactrum algeriensis espezie berriaren deskribapena eta Pseudochrobactrum generoa identifikatzeko tresna molekularraren garapena, Maite Loperena Barber, Mammar Khames, Chantal Renau Mínguez, Amaia Zúñiga Ripa, Mireia Coscollá Devis, Mustapha Oumona, Ignacio Moriyón Uria eta Raquel Conde Álvarez
Ekosistema zerbitzuen ebaluazioa lurraldea-antolamenduan integratzen Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Unai Ortega Lasuen, Ibone Ametzaga Arregi, Unai Sertutxa Irazola eta Lorena Peña Lopez
Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido hetereogeneotasunaren behaketa zeluletan, June Olazar Intxausti, Maier Lorizate Nogales, Oihana Terrones Uria, Jon Ander Nieto Garai eta F.-Xabier Contreras Gomez
Partikulen azeleragailuetan mikrofoniak kontrolatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: MADRC algoritmoa, Ander Elejaga Estiballes, Josu Jugo Garcia eta Pablo Echevarría Fernandez
Hil bizirauteko: Pseudomonas aeruginosaren Tse5 toxinak, poroak sortzen ditu zelula etsaien mintzetan, Amaia Gonzalez Magaña, Jon Altuna Alvarez, CarmenVelázquez Ávarez, María Queralt Martín, AntonioAlcaraz González eta David Albesa Jové
Cantor entropia altuko aleazioaren emisibitate infragorriaren eta egoera mikroestrukturalaren azterketa, Mikel Ballarena Tellechea, Jon Gabirondo López, Iñaki López Ferreño, Telmo Echániz Ariceta, Raquel Fuente Dacal, Boris Straumal eta Gabriel Alejandro López
Dislipidemiaren aurkako tratamentu berriak nanopartikulak erabiliz, Ane San José Urteaga, Asier Larrea Sebal, Shifa Jebari Benslaiman, Asier Benito Vicente, Kepa B. Uribe, Unai Galicia Garcia eta Cesar Martín Plagaro
Kutsatutako eraikuntza-materialen lixibiazioz eratorritako kutsatzaileen eraginaren ebaluazioa ondoko lurzoruetan, Iñaki Vazquez de la Fuente, Nagore Prieto Taboada, Ainara Gradilla Altonaga, Gorka Arana Momoitio eta Juan Manuel Madariaga Mota
Marearteak eta urte-sasoiak oskol-dimentsioen eta oskol-dentsitatearen moldapena dakar Mytilus galloprovincialis muskuiluan, Maitane Pérez Cebrecos, Xabier Berrojalbiz, Denis Benito Fernandez, Urtzi Izagirre Aramaiona eta Irrintzi Ibarrola Bellido
Nobel Saridun Klik erreakzioaren baliagarritasuna konposatu biologikoak eransteko polimero gainazalean, Julia Sánchez Bodón, Ane Garcia, Maria Diaz Galbarriatu, Ana Catarina Lopes, Isabel Moreno Benítez eta Jose Luis Vilas Vilela
Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletan, Lander Olasagasti Hosteins, Miren Aldasoro Lezea, Nerea Vallejo Lopez, Urtzi Goiti Ugarte, Joxerra Aihartza Azurtza eta Inazio Garin Atorrasagasti
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu