V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak

Jakintza-arloak: Medikuntza
ISBN: 978-84-8438-866-1
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 180

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2023.04

UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.

Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED); Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak

Gailu elektroniko kardiakoak dituzten pazienteen esplantearen osteko kudeaketaren ezagutzak, lehentasunak eta berrerabilpenaren inguruko iritziak, Iñigo Lorenzo Ruiz

Narriadura kognitibo larria duten adinekoen egoeraren azterketa, Garazi Artola Balda eta Nekane Larburu Rubio

GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen garun postmortemeko kortex aurrefrontalean, Jon Ander Santas Martín, Alfredo Ramos Miguel, Luis Felipe Callado Hernando, Jose Javier Meana Martinez eta Guadalupe Rivero Calero

Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa, Miren Santos Eriza eta Eva Pereda Pereda

Omega-3en propietate onuragarriak alkoholak nerabezaroan eragiten dituen kalteak berreskuratzeko C57BL6/J sagu arretan, Maitane Serrano Murgia, Leire Lekunberri Odriozola, Amaia Mimenza Saiz, Miquel Saumell Esnaola, Gontzal García Del Caño, Edgar Soria Gómez, Garazi Ocerin Amondarain, Itziar Bonilla Del Río, Nagore Puente Bustinza, Almudena Ramos Uriarte, Inmaculada Gerrikagoitia Marina, Izaskun Elezgarai Gabantxo, Irantzu Rico Barrio eta Pedro Grandes Moreno

EAE mendiko erreskate taldearen egoera fisikoa, Aitor Pinedo-Jauregi eta Jon Mikel Picabea Arburu

Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspena, Tamara Evelin Gomez Castellon, Oihana Aguirreurreta Galarraga eta Eva Pereda Pereda

Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloa, Jone Galdos Madina, Karmele Salaberria Irizar, Pello Uriarte Moreno, Tamara Evelin Gomez Castellon, Amaia Díaz de Monasterioguren, Malen Ruiz de Azúa Larrinaga eta Eva Pereda Pereda

Kognitiboki hauskorrak diren pertsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozio-emozional baten proposamena: GOIZ ZAINDUtik CITA GO-ONera, Naia Ros Lopez, Nekane Balluerka Lasa, Mirian Ecay Torres, Arantxa Gorostiaga Manterola, Mikel Tainta Cuezva, Goretti Soroa Martinez, Aitor Aritzeta Galan eta Fátima García Pena

Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen historia elikadura-nahasmendu murriztaileetan: berrikuspen sistematikoa, Oihana Aguirreurreta Galarraga, Tamara Evelin Gomez Castellon eta Eva Pereda Pereda

Bilbo Handiko haur eta nerabeen perfil obesogenikoa, elikadura-ohiturak eta dieta mediterraneoarekiko atxikidura, Silvia Caballero Sánchez eta Itziar Hoyos Cillero

Hipokanpoko CB1 hartzailean funtzionamendua, berdina ar eta emeen artean?, Lucia Sangroniz Beltran, Aitor Aranguren Alberdi, Pablo Reyes, Nicolas Landgraf, Itziar Bonilla Del Rio, Almudena Ramos, Pedro Grandes Moreno, Jon Egaña Huguet eta Edgar Soria Gomez

RNA luze ez kodetzaileak hesteetako hanturazko gaixotasunean, Ane Olazagoitia Garmendia, Maialen Sebastian de la Cruz, Leire Bergara Muguruza, Henar Rojas Márquez, Alain Huerta Madrigal, Izortze Santin Gomez eta Ainara Castellanos Rubio

Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetan, Nerea Martínez Álvarez, Inés Erkizia Santamaría,Igor Horrillo Furundarena, Jose Javier Meana Martinez eta Jorge Emilio Ortega

Gertuko biotinilazioa E2F7 transkripzio faktorearen interaktoma deskribatzeko estrategia gisa: TurboID sistemaren garapena, Ekaitz Madariaga Carrero, James D. Sutherland, Jone Mitxelena Sánchez eta Ana M. Zubiaga Elordieta

Garun-aktibitatea fisioterapiak duen eraginkortasuna iragartzeko faktorea lepoko min kroniko ez espezifikoa duten pazienteetan, Ander Cervantes Benitez, Aitor Aranguren Alberdi, Carmen Vidaurre, Ivan Carbajo, Ana Lersundi Artamendi, Iñaki Carrillo, Cristina Sarasqueta, Ane Arbillaga Etxarri eta Ion Lascurain Aguirrebeña

Alterazio kromosomikoak dituzten espermatozoideak identifikatzeko biomarkatzaileen hautaketa, Ainize Odriozola Larrinaga, Itziar Urizar Arenaza, Beatriz Navarro, Irune Calzado Lopez, Malen Zabala Goikoetxea eta Nerea Subiran Ciudad

Zelula barneko zein jariatutako CEMIPek azaleko fibroblastoen mugikortasuna erregulatzen du, Maria Larrinaga, Andrea Agüera Lorente, Ainhoa Alonso Pardavila, Maria Dolores Boyano Lopez, Juan Manuel Falcón Perez, Aintzane Asumendi eta Aintzane Apraiz

Bektore ez-biral lipidikoak garatzeko erabiltzen diren teknikak eta hauen garrantzia etorkizunerako, Iván Maldonado Pérez, Jon Zarate Sesma, Gustavo Puras Ochoa, Lucia Enriquez Rodriguez, Idoia Gallego Garrido, Mohamed Mashal, Noha Attia eta José Luis Pedraz Muñoz

Epe luzerako ondorioak loki-lobuluko epilepsia sagu-eredu baten garunean, Garazi Ocerin,Ilazki Anaut Lusar, Amaia Mimenza Saiz, Leire Lekunberri Odriozola, Maitane Serrano Murgia, Edgar Soria Gómez, Inmaculada Gerrikagoitia Marina, Irantzu Rico Barrio, Nagore Puente Bustinza, Jon Egaña Huguet, Izaskun Elezgarai Gabantxo eta Pedro Grandes Moreno

Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez, Manu Araolaza Lasa, Iraia Muñoa Hoyos, Ainize Odriozola Larrañaga, Irune Calzado Lopez, Malen Zabala Goikoetxea eta Nerea Subiran Ciudad

Herritarren ikuspegitik Bilboko auzo bateko jarduera fisikoaren hiri-ingurunea aztertzen, Ainara San JuanEscudero, Julia Fernández Alonso, Silvia Caballero Sánchez, Iratxe Pérez Urdiales, Irati Ayesta Landaluce, Irrintzi Fernández Aedo, Sendoa Ballesteros Peña eta Leyre Gravina Alfonso

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)