TAPE Testu-analisirako PERL erremintak
Konputagailu bidez testuak aztertu eta manipulatu nahi dituztenei abiapuntua eskaintzen diegu. Gaur egun testuekin lan egiteko eskura ditugun programek (zuzentzaile ortografikoak, hiztegiak on-line, dokumentu-bilatzaileak, etab.) ez diete beti gure behar zehatzei erantzuten. Zer egin orduan? Guk geuk idatzi.
Hona gure proposamena: Perl programazio-lengoaia aproposa dugu lan horretarako. Garrantzitsua iruditu zaigu,orobat, lengoaia honen zabalkuntza-lana euskaraz egitea, eduki eta aplikazioak euskara eta euskal kulturara egokituz. Adibide gisa, ariketa hauek bildu ditugu:
- Bilaketak egin Interneten. Adibidez, zeintzuk dira gaurko Berria-ren edizio digitalean gehien aipatu diren 3 izen bereziak?
- Testu bateko 10 hitz erabilienak aurkitu.
- Bi testu konparatu, hitz eta esaldi komunak bistaratuz. Ea testu bat bestearen kopia ote den aztertzeko balio dezake.
- Hitz-bukaera eman eta testu batean bukaera horretarako errimak aurkitu.
Liburu honek ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen; aitzitik, hutsetik abiatuko gara Perl lengoaiaren ikasketan. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jarriko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar.
Gure asmoa ez da Perl lengoaiaren zirrikitu guztiak miatzea, haren mamia ezagutaraztea baizik; eta batez ere testu digitalen tratamendurako nola erabili erakustea, bide batez euskara eta euskal kulturaren edukietara egokituz. Noraino iritsi nahi duzun, hainbeste lan izango duzu egiteko. Probatu bide guztiak, ondoren erakutsiko dizkizuegunak eta gehiago. Eta ahal bada, gozatu ikasten duzunarekin.
1. SARRERA
1.1. Zertarako programatu?
1.2. Zergatik Perl?
1.3. Nola irakurri liburu hau
2. EZERTAN HASI AURRETIK
2.1. Zer behar dut lanean hasteko?
2.2. Materiala
2.3. Komando-lerroa
2.4. Perl interpretatzailea
2.5. Testu-editorea
2.6. Lehen programa
3. BOINARRIZKO PROGRAMAZIOA
3.1. Aginduak eta sententziak
3.2. Datu motak
3.3. Aldagaiak
3.4. Kontrol-egiturak
3.5. Array-ekin lan egiteko funtzioak
4. SARRERA/IRTEERA
4.1. Irakurri eta idatzi
4.2. Deskribatzaileak
4.3. Sarrera/Irteera estandarra
4.4. Komando-lerroa
4.5. Fitxategiak
5. GELDIUNEA ERDIBIDEAN
5.1. Ohiko programazio-erroreak
5.2. Programazio-estilo egokia
6. ADIERAZPEN ERREGULARRAK
6.1. Patroiak
6.2. Karaktere bereziak
6.3. Adierazpen erregularren funtzionamendua
6.4. Ordezkapenak
6.5. Ordezkapen gehiago
6.6. Nola idatzi adierazpen erregularrak
6.7. split() eta join(): banatu eta bildu
7. HASH EGITURA
7.1. delete()
7.2. exists()
7.3. keys()
7.4. values()
7.5. each()
8. AZPIPROGRAMAK, ERREFERENTZIAK ETA MODULUAK
8.1. Azpiprogramak
8.2. Erreferentziak
8.3. Moduluak
9. KASU PRAKTIKOAK
9.1. Azpiprogramak
9.2. Bilaketak
9.3. Ordezkapenak
9.4. Adierazpen erregularrak eta hash egiturak
9.5. Erreferentziak
9.6. Ariketak hiztegiarekin
9.7. Internet corpus gisa
10. AMAIERA DA HASIERA
10.1. Dokumentazioa
10.2. Liburuak
10.3. Sarea
11. KASU PRAKTIKOEN AURKIBIDEA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu