Rosvita. Teatro-lanak
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Rosvita elizemakumea —«Gandersheimeko Aldarri Indartsua»— Gandersheimeko beneditar abadian bizi izan zen, X. mendean. Oro har, ez daukagu datu zehatzik haren bizitzari buruz; hala ere, litekeena da Saxonia Behereko familia noble batean jaio izana eta umetan heldu izana Gandersheimera. Bertako maistren gidaritzapean, autore klasikoen eta kristauen testuak irakurri zituen, eta, sei teatro-lan ez ezik, zortzi legenda eta bi historia-lan ere idatzi zituen.
Teatro-lanak dira, aditu askoren ustez, Rosvitak literaturaren historiari egindako ekarpenik originalena. Santuen eta martirien legendetan irakurritako istorioen berri ematen du bertan, baina estilo dramatikoan; alegia, elkarrizketa-eran. Lanotan, nola edo hala, gizonei aurre egiten dieten emakume garbiak gailentzen dira, eta, testu horien bidez, Rosvitak Terentzioren komedien ordezko irakurgaiak eskaini nahi zizkien orduko irakurle kristauei. Besteak beste, ezagutzen dugun lehen teatrogile kristaua da Rosvita, bai eta Erdi Aroko Europan emakumearen irudi literarioa aldatzen saiatu zen lehen poeta ere.
ESKER ONA
SARRERA
1. Rosvitari buruzko zenbait datu biografiko eta historiko
2. Rosvitaren idazlanak
2.1. Legendak (Liber I)
2.2. Teatro-lanak (Liber II)
2.3. Historia-lanak (Liber III)
3. Rosvitaren teatro-lanen iturriak, ereduak eta zertarakoa
3.1. Teatro-lanen iturriak eta ereduak
3.2. Teatro-lanak: zer eta zertarako ote?
4. Itzulpen honetaz
5. Bibliografia
5.1. Rosvitaren idazlanen edizioak eta itzulpenak
5.2. Bestelako lanak
TEATRO-LANAK
Hitzaurrea
Aurreko beraren gutuna liburu honen zenbait babesle jakintsuri
Galikano armada-jeneralaren konbertsioa
1. atala
2. atala
Agape, Kionia eta Hirena birjina santuen nekaldia
Drusianaren eta Kalimakoren berpiztea
Abraham eremutarraren iloba Mariaren erorialdia eta konbertsioa
Taide prostitutaren konbertsioa
Fedea, Itxaropena eta Karitatea birjina santuen nekaldia
Eranskina. Joan edo Apokalipsiaren liburuaren gaineko tituluak