Publizitate zuzenbideko eskuliburua

Autorea(k): Nerea Irakulis Arregi, Elena Leiñena Mendizabal, Elena Leiýena eta
Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
ISBN: 84-8438-083-1
Argitalpen urtea: 2006
Orrialdeak: 254

Publizitate Zuzenbideari buruzko eskuliburu honek gai honen inguruko oinarriak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrezaz gain, oinarrizko kontzeptu horien garapenarekin batera hainbat adibide praktiko ere jasotzen dira.

Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziatuentzat sortua da bereziki, lizentziaturako programari erantzuten baitio. Edonola ere, publizitatearen arloan profesionalki oinarrizko legeria eskuratu nahi duen edonorentzat izan daiteke oso baliagarria.

Eskuliburuak lau atal ditu: lehenengoan, publizitatearen kon-tzeptua eta bere legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, publizitatearen subjektuak eta beren arteko erlazioak publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalean publizitate ez-zilegia aurkezten da bost ataletan sailkaturik: Konstituzioa eta bertan azaltzen diren balio eta eskubideen aurkako publizitatea, engainuzkoa, desleiala, subliminala eta arau berezien aurka doan publizitatea. Eta azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa jasotzen dira.

Aurkibidea
PUBLIZITATEAK BIZI GAITU, Joxerra Garzia
AURKEZPENA, Autoreak 
LEHEN ATALA. PUBLIZITATE ZUZENBIDEAREN KONTZEPTU NAGUSIAK 
  1. Publizitate zuzenbidearen kontzeptua
  2.  Publizitatearen kontzeptua
BIGARREN ATALA. SUBJEKTUAK ETA KONTRATUAK
  1.  Publizitatearen subjektuak
  2. Publizitate kontratazioa
  3. Publizitate sorkuntzako kontratua
  4. Publizitateko hedapen kontratua
  5. Babesletza kontratua
HIRUGARREN ATALA. PUBLIZITATE EZ-ZILEGIA
  1. Publizitate ez-zilegia 
LAUGARREN ATALA. KONTROL JUDIZIALA ETA AUTORREGULAZIOA
  1. Publizitate ez-zilegiaren kontrol judiziala
  2. Publizitatearen autorregulazioa 
OINARRIZKO BIBLIO GRAFIA
GLOSARIOA

Publizitate zuzenbideko eskuliburua

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)