Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke.
Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia.
Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.
Anartz Ormaza eta Leire Milikuari egindako elkarrizketa irakurri
HITZAURREA
0. LABURPENA
1. SARRERA
1.1. Motibazioa
1.2. Ikergaia eta ikerketa-galderak: nolakoak dira hiri-bazterreko paisaiak
1.3. Erronka: hiri-bazterreko paisaien ulermena
1.4. Proposamena: interpretazio-metodo bat
2. TESTUINGURU TEORIKOA ETA METODOLOGIKOA
2.1. Testuinguru teorikoa
2.2. Testuinguru metodologikoa
3. PAISAIA-IKUSPEGIA TRESNA ETA HAREN LAU DIMENTSIOAK
3.1. Tresnaren oinarri teorikoak
3.2. Paisaia-ikuspegia tresnaren lau dimentsioak
3.2.1. 1. dimentsioa: Ideia
3.2.2. 2. dimentsioa: Irudikapena
3.2.3. 3. dimentsioa: Agentzia
3.2.4. 4. dimentsioa: Elementuak
3.3. Paisaia-ikuspegia tresnaren ekarpen onargarriak
4. IKERKETA-KASUA ETA OINARRI ENPIRIKOA: BILBOALDEKO BAZTERREKO PAISAIA MENDITSUAK
4.1. Aurkezpena
4.1.1. Bilboaldeko hiri-garapena eta plangintza
4.2. Bilboaldeko mendien bazterketa
4.2.1. Bazterreko paisaiek irudikapen gutxi dituzte
4.2.2. Lehen arketipoa: nekazaritza-giroko euskal paisaia
4.2.3. Bigarren arketipoa: Bilbo = Itsasadarra
4.2.4. Euskal Artearen historiari gainbegiratu labur bat
4.3. Paisaia-iruditegi grafikoaren interpretazio-lana
4.3.1. Bilboren bi irudi XIX. mendearen hasieran
4.3.2. Material grafikoaren azterketa
4.3.3. Euskal paisaia arketipoaren osatzea: nekazaritza-paisaiaren irudikapenak
4.3.4. Bilboko itsasadar industrialaren arketipoaren osatzea
4.3.5. Begirada hibridoa: hirugarren saila
4.4. Itsasadarraren eta mendiaren arteko banaketa
4.5. Laburpena
5. ESZENAK
5.1. Lehen eszena: landa-lana [tresnaren lehen aplikazioa]
5.1.1. Sarrera
5.1.2. Landa-lana eta dokumentazioa
5.1.3. Paisaia-elementuen bilketa eta sailkapena
5.1.4. Paisaia-ikuspegien formulazioa eta kartografia
5.1.5. Sei ikuspegien formulazioa eta esanahia
5.1.6. Ondorioak
5.2. Bigarren eszena: artxibo-lana [tresnaren bigarren aplikazioa]
5.2.1. Sarrera
5.2.2. Dokumentazio-prozedura
5.2.3. Agirietako edukien dokumentazioa eta analisia
5.2.4. Agirien irakurketa teorizatua
5.2.5. Ondorioak
6. BIGARREN ESZENAREN ONDORENA: SINTESIAK, MUGAK ETA EKARPENAK
6.1. Hiri-bazterreko paisaiaren osaketan joerak: dimentsio barneko joerak
6.2. Hiri-bazterreko paisaiaren osaketan joerak: dimentsioen arteko gainjartzeak
6.3. Berariazkoa ez den paisaia-eraikuntza
6.4. Bigarren eszenaren mugak: agiri kopurua eta teoria anbiguoak
6.5. Ikuspegien arteko konbinazioak eta beste mendi mota batzuk
6.6. Konbinazioak
6.7. Beste mendi mota batzuk
7. ONDORIOAK
7.1. Laburpena
7.3. Mugak
7.4. Aurrera begira
BIBLIOGRAFIA
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu