Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua
Nortasunaren nahasteak aztertzeko erabili izan diren hainbat ikuspegi agertzen dira liburuaren lehen kapituluan. Ondorengo hamar kapituluetan nortasunaren nahasteen hiru taldeak aztertzen dira, Amerikako Psikiatria Elkartearen DSM-IV-TR eskuliburuan oinarrituta: 1. Nahaste eszentrikoak: nortasun paranoidearen nahastea, nortasun eskizoidearen nahastea eta nortasun eskizotipikoaren nahastea. 2. Nahaste dramatikoak: nortasun antisozialaren nahastea, mugako nortasunaren nahastea, nortasun histrionikoaren nahastea eta nortasun nartzisistaren nahastea. 3. Barne-hersturako nahasteak: nortasun saiheskariaren nahastea, mendeko nortasunaren nahastea eta nortasun obsesibo-konpultsiboaren nahastea. Amaitzeko, azken lau kapituluetan, DSM-IV-TR eskuliburuan nortasunaren nahasteekin erlazionatzen diren lehenengo ardatzeko nahaste batzuk aztertzen dira: eskizofrenia, psikosi paranoidea, nahaste obsesibo-konpultsiboa eta fobia soziala. Kapitulu bakoitzaren amaieran praktiketarako ariketak jarri dira.
SARRERA
1. Nortasunaren nahasteen azterketaren ikuspegiak
NORTASUNAREN NAHASTE ESZENTRIKOAK
2. Nortasun paranoidearen nahastea
3. Nortasun eskizoidearen nahastea
4. Nortasun eskizotipikoaren nahastea
NORTASUNAREN NAHASTE DRAMATIKOAK
5. Nortasun antisozialaren nahastea eta psikopatia
6. Mugako nortasunaren nahastea
7. Nortasun histrionikoaren nahastea
8. Nortasun nartzisistaren nahastea
NORTASUNAREN BARNE-HERSTURAKO NAHASTEAK
9. Nortasun saiheskariaren nahastea
10. Mendeko nortasunaren nahastea
11. Nortasun obsesibo-konpultsiboaren nahastea
NORTASUNAREN NAHASTEEKIN ERLAZIONATUTAKO LEHENENGO ARDATZEKO NAHASTEAK
12. Eskizofrenia
13. Psikosi paranoidea
14. Nahaste obsesibo-konpultsiboa
15. Fobia soziala

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu